Siguan, Mackey eta elebitasuna



Zein da elebiduna Siguan eta Mackey-ren iritziz?
Siguan eta Mackey-ren iritziz proposatzen dute elebiduna izatea dela hizkuntza bat menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen pertsonei. Definizio honetan ez da agertzen “erabateko elebiduna” hau da, bi hizkuntza edo gehiagotan, eta egoeraren arabera, bata bestea baino eraginkortasun handiagoz erabiltzen dute.
Mclaughlin-ek zer dio?
Mclaughlin-ek  esaten du familiatiko elebidunak aldi berean jabetzen dira hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru urte bete aurretik. Haur horien amak, hizkuntza batean egiten du, eta aitak beste batean adibidez. Edo etxean hizkuntza bat erabili eta gizartean beste bat.
Zeintzuk dira elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak?
Elebidunen hiru ezaugarriak honako hauek dira:
Ø  Pertsona elebidunak  bereizita edukitzen ditu bi kodeak, naturalki erabiltzen ditu. Kode batak eta besteak eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili beharrik gabe.  Hala ere, elebidun erabatekorik ez dagoenez,  pertsona elebidunen bereko hizketan hizkuntza-maileguak eta interferentziak agertzen dira.

Ø   Bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Hala, elebidunak itxuraz batere nekerik gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, eta, esate baterako, lagunartean, norbaiti hizkuntza batean eta ondotik beste norbaiti beste hizkuntza batean egin diezaiokete

Ø  Nabarmenena hirugarren ezaugarria da ( Siguan eta Vila, 1991). Pertsona elebidunak esanahi berberak hizkuntza – sistema  desberdinetan adierazteko gai dira, edo hizkuntza batean ulertutako esanahi multzoa beste hizkuntzaren bidez transmititzeko gai izatea.  Nahiz eta batzuetan hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez-hitz itzultzera.

Beñat Corcuerak apailatuta


BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI