2014-02-05

Interferentzia, tarte-hizkuntza eta elebitasun graduak (Siguan eta Vila 1991)



              Zer da interferentzia?

Interferentzia atzerriko hizkuntzaren didaktikan eta psikolinguistikan erabiltzen den terminoa da, 2.Hn egindako akatsak aipatzeko, ustez 1.Hrekin izandako kontaktuak eragindakoak.


Zer da tarte-hizkuntza?

 

Selinker-ek sortutako termino honen esanahia zera da; jabetze prozesuan eratuz doan sistema formalak ulertzeko, batez ere pertsona bat bigarren hizkuntza ikastearen bidez elebidun bihurtzen den prozesuan.

 

Elebitasun motak eta graduak

 

Siguan eta Vilak (1991)  honako puntuak kontuan hartzea proposatzen dute:

 

1. Ez dago elebitasun erabateko edo orekaturik, zaila baita hizkuntza batean baino gehiagotan hizkuntza gaitasun bera duten pertsonak aurkitzea, eta are zailagoa egoera berbertan eta maiztasun berberaz erabiltzeko erraztasuna dutenak.

 

2. Elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dute, eta harekin identifikatzen dira. Hizkuntza hori menderatzen dute ondoen erabiltzen dute gehien, eta bera izan ohi dute familia-hizkuntza  edo beren hizkuntzan

 

3. Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta, zehazki 3 urte bete baino lehen hasitakoa; beti ere, ondoren bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.


4. Pertsona elebidunen arteko aldeak, erabiltzeko gai diren hizkuntzak erabiltzeari dagokionez, hizkuntzen gizarte-egoeraren araberakoak dira; hau da, hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak. 

 

 

BIBLIOGRAFIA

 

RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.




iruzkinik ez:

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZATIK UNIBERTSITATERAINO 2002. URTEKO NAFARROAN

  LOPEZ-MUGARTZA,   J.   K.   (2002).   Euskal   Unibertsitatea   Nafarroako   Unibertsitate   Publikoan [Haur eta Lehen Hezkuntzatik Uniber...