2023-04-27

ALVARO MUNDIÑANO MARGOLARIAREN ETA KOLDO ZUBELDIA OLERKARIAREN OMENEZ

HATSA ELKARTEAN, Senperen

POESIA TAILERRA

https://olerkarieneguna13.blogspot.com/

 (cc by) Auxtin Zamora


 
Iragan urtean joan zitzaizkigun ALVARO MUNDIÑANO margolariaren eta KOLDO ZUBELDIA olerkariaren omenez
 
ELKARRETARATZEA: EUSKALDUNEN HISTORIAREN OROITLEKUAN
Senpere eta Azkaine artean
InterMarché supermerkatutik Km 1
2023ko maiatzaren 27an, 11:00etan
 
ANAI-ARTEAk Euskaldunen Historiaren Oroitlekuaren egitasmoa bururatu du.
Horren kokapena Senpere eta Azkaine artean dago, Helbarrun auzoan, Donibane Lohizuneko bide zaharraren eta 918 errepidearen bidegurutzean, Zubiondo atekamotzan.

43°21'45"N

1°35'10"W

 HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Tailerrera larunbatean etorriko direnei
jakinarazi nahi diegu leku aldaketa baten egitera behartua  garela.
Ez gira Larraldean egonen, baina bai, Oxtikenean.
Oxtikenea Senpereko herri erdian da, Urdazuri bazterrean, Elizako
gibelean den parkearen zubiaren ondoan.
Hor, Euskal Historiaren monumentuaren estreinaldiaren ondotik,
 ordu batean bilduko gira, duela 25 urte lehen aldikotz egin ginuen bezala.


MARGOEN ERAKUSKETA
Senpere-Oxtikenean, arratsaldean
ALVARO MUNDIÑANO margolariaren "Garraren eta Karroiaren margoak"

 
OLERKI TAILERRA
Senpere-Oxtikenean, arratsaldean
KOLDO ZUBELDIAREN olerkien irakurketa

***   ***   ***

ALVARO MUNDIÑANO GARTZIANDIA

2021eko udan, Plazara! -n erakutsi zituen erretratu batzuekin batera / arg. Patxi Cascante. Noticias de Navarra, 2022/10/28.


LAKUNTZAKO ERAKUSKETAREN KARIAZ

Errealismoa gustatzen zait. Nire margo lanak errealista dira. Jendeak gogo onez ikusten ditu margo hauek, errealistak direnak, baina ez zaie inongo erraztasunik ematen arte mota honi erakutsia izateko. Horregatik eskertu nahi diot Lakuntzako udalari, eta oro har, herriari ekimen hau ahalbidetzeagatik.

Izan ere, beti ematen du ulertzen ez dena dela laguntza gehien jasotzen duena, ikusi eta ulertzen denak baliorik izango ez balu bezala. Baina balioa ezin da era horretan neurtu. Ulertzen ez dena ez da berez ona edo maila intelektual handiagokoa. Adarjotze bat ere izan daiteke. Ontzat ematen diren gauza asko, oso eztabaidagarriak dira.

Margolari errealista batek akats bat egiten duenean argi eta garbi gelditzen da agerian. Abstraktoan aritzen denak ez du inoiz ere hanka sartzen? Egiten duen guztia kalitate handikoa da?

Nire iritziz margolari errealistaren lana gazi-gozoa da. Alde batetik margotzen dugu honela nahi dugulako, gustatzen zaigulako eta pozik gaude jendearen gustukoa denean egiten duguna. Saria jasotzen dugu honela. Baina, neurri batean, tristea ere bada ikustea zein zaila zaigun gure lanaren kalitatea  defendatzea eta zein erraza egiten zaien beste batzuei ia batere ahaleginik egin gabe onartuak izatea margolari onen Parnasoan.

Hala ere, errealista izatea ez da argazkilaria izatea. Niri ez zait errealitatearen argazki huts bat egitea, nik barne-barnetik sentitzen dudana azaleratzen dut margotzen dudanean. Beriain mendia, mendi sakratua da niretzat, Euskal Herriaren bihotzean dago kokatu, euskal lurraren barne-barnetik sortzen den indarra bereganatzen du mendiak eta zabaltzen du Sakana osoa. Sakana nire bizitzaren erreferentzi puntua da, maite dut sorterria.

Gure paisaiak maitatzeaz gainera, gure jendea ere maite dut.

Margolaritzaren historia sortu zenetik hantxe egon dira emakumeak. Berpizkundeko margolaritza izan da emakumeari gehien omendu diona, eta nik errenazimenduari eta emakumeari, biei, egin nahi deit omenaldia. Egun gutxi barru martxoaren 8a izango da, emakumearen eguna. Koadroen erakusketa hau egiten da emakumeentzat eta gizarte osoarentzat hain garrantzitsuak diren egun hauetan. Nire omenaldia da xumea baina barne-barnetik ateratzen zaidana. Sakanako emakumeak omendu nahi ditut bereziki, eta haien artean bat, niretzat garrantzitsuena, Manolita Gartziandia etxarriarra, baina Lakuntza hainbeste maite zuena, honera etortzen baitzen artelanak irakastera. Egun bat ez, bizitza osoa borrokatu zen gure ama.


PLAZARAN EGINDAKO ERAKUSKETAREN KARIAZ

Herri mugimenduarekin engaiatua zegoenez gero, Alde Zaharreko bere koadro batzuk eman zizkion Alvaro Mundiñano pintoreak Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren liburuaren kanpainari.

ALTSASUN EGINDAKO ERAKUSKETAREN IRAGARKIA

https://iortiakultura.com/barne-barnetik/

https://www.youtube.com/watch?v=GyZJ_6B_-kw


Alvaro Mundiñano Gartziandia Parisen
(cc by) Juankar Mugartza
 
***   ***   ***

KOLDO ZUBELDIA MENDIZABAL


 (cc by) Auxtin Zamora

Koldo Zubeldia gure "Hatsa"kideak, beste bide bat hartu digu !

ZaldibiaGipuzkoa1957ko ekainaren 4a

Koldo Zubeldia, gure" Hatsa"kideak, gaur, (2022/10/02), beste bide bat hartu digu !  

 Koldoren bozak beti  hunkitu izan nau . Ez dakit, nungo bere barneko gunetik ateratzen zitzaion hain sakona eta ozena zaukan ots sentikorra . Uste dut  bere erran nahi poetikoen hitzak , jakin gabe, bihotzeko musika batekin  janzten zituela.

       Kasik egun guziez, bere azken gaixotasun une garaian,  deitzen ninduen . Nago, ean, oraino bizi nintzen jakiteko, egiten zuen hori, edo, beharbada , nork daki,  bera ere , bizi zela, frogatu nahi ninduelako .

      Bere azken deia , eritexean zelarik egin ninduen , bere inguruko erizain eta familikoak  behartu zituen telefono tresna  ahora  hurbiltzera, baina bere hitzak aditu ezinak izan nituen, eta, jakin nuen orduan , bere olerki batean  idatzi zuena nahi ninduela erran :

     ''Ez du, egoera honek, merezi , nere nortasuna amiltzerik,

      ez du merezi itotzerik.....

      lasai lasai ibiliko naiz hemendik aurrera.....''

 Bai... bai... lasai, ibili  Koldo  ! Orai, bidea, urdin urdina aurrean ikusiko  duzu ! 

Auxtin Zamora 

https://olerkarieneguna12.blogspot.com/2021/12/blog-post.html 

https://nafarhizkuntza.blogspot.com/2022/10/koldo-zubeldiaren-oroimenez-begirunez.html


MAITE DITUGUN OLERKARIAK

KOLDO ZUBELDIAREN EGUNA

(2008)


(cc by) Auxtin Zamora, in Aspaldiku

“Maite ditugun olerkariak” sailaren barnean, azaroaren 22an, Senpere Amotz LarraldeanKoldo Zubeldia izanen da, Hatsa elkartearen idazle gomitatu berezia.

Koldo Zubeldia, Zaldibian sortua, duela 52 urte, euskara irakasle tituluduna, itzultzaile bezala jardun, azken urte hautan, antropologiako ikasketak egiten ari da. "Hatsaren Poesia" bilduman parte hartzale suarra "Alamartxo ahantzia" deitu olerki liburua argitaratu zuen 2005 urtean, eta, "Sentimenduen erresuma" 2007 urtean.

Azken egun hautan 3garren liburu bat "Ehotako fantasien errota", autoedizio moduan bururatzen ari da. Hau, "Maite ditugun olerkariak " sailaren karietara lehen aldikotz aurkeztuko du.

Liburu horretaz dio:

Aurkituko dituzuen trantze txar askotatik ehotako fantasien inguruan ibili eta gero ondo eta sendo errotutako sentimendu sakon eta poetiko batzuetara, hausnarketa zonbaiten bidez iritsi naiz "Ehotako fantasien errota"ra

AZAROAREN 22a LARUNBATEKO EGITARAUA :

Goizean oinezko ibilaldi bat Sarako harpe eta Axuria mendiaren inguruan (elgarretatzeko hitz ordua, Amotz-Larraldean 9ak eta erdietan).

Ordu bietan Bazkaria, Larraldean (15 Eurotan ).

Izenak eman behar dira, deituz, Azaroaren 19a baino lehen, hatsaelkartea@aol.com helbide elektronikora edo 05 59 54 11 43 (Hegoaldetik 0033 559 54 11 43) telefonora.

4ak eterdietan, Larraldean: Koldo Zubeldiaren olerki-emanaldia, bai eta, "Ehotako fantasien errota" bere liburu berriaren aurkezpena (zabaldua nahi duten guzieri).

ALARMATXO AHANTZIA


Ezagutzen dut Nafarroan herri bat

Ezagutzen dut Nafarroan herri bat
bere izena dena Areso
eta norbaitek egin diezagukela oso hotz eraso
ez egin behar kaso
bi begiak aspaldi ditugu lauso
bainan zentzututa burua oso
gelditu nahi dudanean nere ekite guztia
egin behar astoari so eta so
eta gende guztiari diosola eta kaixo.

I know a village in Navarre

I know a village in Navarre
whose name is Areso,
and we can be attacked in a very cold way
but take no notice of that;
our two eyes have long been damp,
but our mind is keen;
whenever I want to stop all my activity
I have to rein in the donkey
and greet and say hello to everyone.


2023-04-03

EUSKAL ONDAREA GARA

Blog hau "Liburuklik" Ondare Bibliografiko Digitalizatuan indexatuta dago

Euskal Ondarea gara

http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/22543


ERAKUNDEETAN PARTAIDETZAK


NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

http://www.unavarra.es/pdi/?uid=198&languageId=100001

http://cmap.unavarra.es/rid=1NVHX7B9V-B5GP8M-222/HIZKUNTZAREN%20DIDAKTIKA.cmap

ICOS NAZIOARTEKO ONOMASTIKA ELKARTEA

https://en.wikipedia.org/wiki/International_Council_of_Onomastic_Sciences

ONOMASTIKA ELKARTEA

https://onomastika.org/

PLURILINGU.ES PROIEKTUA

https://plurilingu.es/

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA

https://idazleak.eus/eu/bazkideak/juan-karlos-lopez-mugartza

MAIATZ ALDIZKARIA

https://www.facebook.com/Maiatzaldizkaria/

HATSA ELKARTEA

https://nafarhizkuntza.blogspot.com/2006/10/hatsaren-poesia-2007.html


SORIONEKU... HIZKUNTZA BASKONIKOA JALGI HADI MUNDURA !!

"Adiskide on horiek:   Iruzkinak, beti legez,  ongi etorriak izango dira.   Goraintzi." Henrike Knörr Aguraingo hitzaldiaren adibi...