HATSA ELKARTEAN, Senperen
POESIA TAILERRA
https://olerkarieneguna13.blogspot.com/
Iragan urtean joan zitzaizkigun ALVARO MUNDIÑANO margolariaren eta KOLDO ZUBELDIA olerkariaren omenez
ELKARRETARATZEA: EUSKALDUNEN HISTORIAREN OROITLEKUAN
Senpere eta Azkaine artean
InterMarché supermerkatutik Km 1
2023ko maiatzaren 27an, 11:00etan
ANAI-ARTEAk Euskaldunen Historiaren Oroitlekuaren egitasmoa bururatu du.
Horren kokapena Senpere eta Azkaine artean dago, Helbarrun auzoan, Donibane Lohizuneko bide zaharraren eta 918 errepidearen bidegurutzean, Zubiondo atekamotzan.
43°21'45"N
1°35'10"W
HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT
Tailerrera larunbatean etorriko direnei
jakinarazi nahi diegu leku aldaketa baten egitera behartua garela.
Ez gira Larraldean egonen, baina bai, Oxtikenean.
Oxtikenea Senpereko herri erdian da, Urdazuri bazterrean, Elizako
gibelean den parkearen zubiaren ondoan.
Hor, Euskal Historiaren monumentuaren estreinaldiaren ondotik,
ordu batean bilduko gira, duela 25 urte lehen aldikotz egin ginuen bezala.
MARGOEN ERAKUSKETA
Senpere-Oxtikenean, arratsaldean
ALVARO MUNDIÑANO margolariaren "Garraren eta Karroiaren margoak"
OLERKI TAILERRA
Senpere-Oxtikenean, arratsaldean
KOLDO ZUBELDIAREN olerkien irakurketa
*** *** ***
ALVARO MUNDIÑANO GARTZIANDIA
2021eko udan, Plazara! -n erakutsi zituen erretratu batzuekin batera / arg. Patxi Cascante. Noticias de Navarra, 2022/10/28.
LAKUNTZAKO ERAKUSKETAREN KARIAZ
Errealismoa gustatzen zait. Nire margo lanak errealista
dira. Jendeak gogo onez ikusten ditu margo hauek, errealistak direnak, baina ez
zaie inongo erraztasunik ematen arte mota honi erakutsia izateko. Horregatik
eskertu nahi diot Lakuntzako udalari, eta oro har, herriari ekimen hau
ahalbidetzeagatik.
Izan ere, beti ematen du ulertzen ez dena dela laguntza
gehien jasotzen duena, ikusi eta ulertzen denak baliorik izango ez balu bezala.
Baina balioa ezin da era horretan neurtu. Ulertzen ez dena ez da berez ona edo
maila intelektual handiagokoa. Adarjotze bat ere izan daiteke. Ontzat ematen
diren gauza asko, oso eztabaidagarriak dira.
Margolari errealista batek akats bat egiten duenean argi
eta garbi gelditzen da agerian. Abstraktoan aritzen denak ez du inoiz ere hanka
sartzen? Egiten duen guztia kalitate handikoa da?
Nire iritziz margolari errealistaren lana gazi-gozoa da.
Alde batetik margotzen dugu honela nahi dugulako, gustatzen zaigulako eta pozik
gaude jendearen gustukoa denean egiten duguna. Saria jasotzen dugu honela.
Baina, neurri batean, tristea ere bada ikustea zein zaila zaigun gure lanaren
kalitatea defendatzea eta zein erraza
egiten zaien beste batzuei ia batere ahaleginik egin gabe onartuak izatea
margolari onen Parnasoan.
Hala ere, errealista izatea ez da argazkilaria izatea.
Niri ez zait errealitatearen argazki huts bat egitea, nik barne-barnetik sentitzen dudana azaleratzen dut margotzen dudanean.
Beriain mendia, mendi sakratua da niretzat, Euskal Herriaren bihotzean dago
kokatu, euskal lurraren barne-barnetik
sortzen den indarra bereganatzen du mendiak eta zabaltzen du Sakana osoa.
Sakana nire bizitzaren erreferentzi puntua da, maite dut sorterria.
Gure paisaiak maitatzeaz gainera, gure jendea ere maite
dut.
Margolaritzaren historia sortu zenetik hantxe egon
dira emakumeak. Berpizkundeko margolaritza izan da emakumeari gehien omendu
diona, eta nik errenazimenduari eta emakumeari, biei, egin nahi deit omenaldia.
Egun gutxi barru martxoaren 8a izango da, emakumearen eguna. Koadroen
erakusketa hau egiten da emakumeentzat eta gizarte osoarentzat hain
garrantzitsuak diren egun hauetan. Nire omenaldia da xumea baina barne-barnetik
ateratzen zaidana. Sakanako emakumeak omendu nahi ditut bereziki, eta haien
artean bat, niretzat garrantzitsuena, Manolita Gartziandia etxarriarra, baina
Lakuntza hainbeste maite zuena, honera etortzen baitzen artelanak irakastera.
Egun bat ez, bizitza osoa borrokatu zen gure ama.
PLAZARAN EGINDAKO ERAKUSKETAREN KARIAZ
Herri mugimenduarekin engaiatua zegoenez gero, Alde Zaharreko bere koadro batzuk eman zizkion Alvaro Mundiñano pintoreak Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren liburuaren kanpainari.
ALTSASUN EGINDAKO ERAKUSKETAREN IRAGARKIA
https://iortiakultura.com/barne-barnetik/
https://www.youtube.com/watch?v=GyZJ_6B_-kw
Alvaro Mundiñano Gartziandia Parisen
(cc by) Juankar Mugartza
XALOA Telebistan (Plazara)
*** *** ***
KOLDO ZUBELDIA MENDIZABAL
Koldo Zubeldia gure "Hatsa"kideak, beste bide bat hartu digu !
Zaldibia, Gipuzkoa, 1957ko ekainaren 4a
Koldo Zubeldia, gure" Hatsa"kideak, gaur, (2022/10/02), beste bide bat hartu digu !
Koldoren bozak beti hunkitu izan nau . Ez dakit, nungo bere barneko gunetik ateratzen zitzaion hain sakona eta ozena zaukan ots sentikorra . Uste dut bere erran nahi poetikoen hitzak , jakin gabe, bihotzeko musika batekin janzten zituela.
Kasik egun guziez, bere azken gaixotasun une garaian, deitzen ninduen . Nago, ean, oraino bizi nintzen jakiteko, egiten zuen hori, edo, beharbada , nork daki, bera ere , bizi zela, frogatu nahi ninduelako .
Bere azken deia , eritexean zelarik egin ninduen , bere inguruko erizain eta familikoak behartu zituen telefono tresna ahora hurbiltzera, baina bere hitzak aditu ezinak izan nituen, eta, jakin nuen orduan , bere olerki batean idatzi zuena nahi ninduela erran :
''Ez du, egoera honek, merezi , nere nortasuna amiltzerik,
ez du merezi itotzerik.....
lasai lasai ibiliko naiz hemendik aurrera.....''
Bai... bai... lasai, ibili Koldo ! Orai, bidea, urdin urdina aurrean ikusiko duzu !
Auxtin Zamora
https://olerkarieneguna12.blogspot.com/2021/12/blog-post.html
https://nafarhizkuntza.blogspot.com/2022/10/koldo-zubeldiaren-oroimenez-begirunez.html
MAITE DITUGUN OLERKARIAK
KOLDO ZUBELDIAREN EGUNA
(2008)
(cc by) Auxtin Zamora, in Aspaldiku
“Maite ditugun olerkariak” sailaren barnean, azaroaren 22an, Senpere Amotz Larraldean, Koldo Zubeldia izanen da, Hatsa elkartearen idazle gomitatu berezia.
Koldo Zubeldia, Zaldibian sortua, duela 52 urte, euskara irakasle tituluduna, itzultzaile bezala jardun, azken urte hautan, antropologiako ikasketak egiten ari da. "Hatsaren Poesia" bilduman parte hartzale suarra "Alamartxo ahantzia" deitu olerki liburua argitaratu zuen 2005 urtean, eta, "Sentimenduen erresuma" 2007 urtean.
Azken egun hautan 3garren liburu bat "Ehotako fantasien errota", autoedizio moduan bururatzen ari da. Hau, "Maite ditugun olerkariak " sailaren karietara lehen aldikotz aurkeztuko du.
Liburu horretaz dio:
Aurkituko dituzuen trantze txar askotatik ehotako fantasien inguruan ibili eta gero ondo eta sendo errotutako sentimendu sakon eta poetiko batzuetara, hausnarketa zonbaiten bidez iritsi naiz "Ehotako fantasien errota"ra
AZAROAREN 22a LARUNBATEKO EGITARAUA :
Goizean oinezko ibilaldi bat Sarako harpe eta Axuria mendiaren inguruan (elgarretatzeko hitz ordua, Amotz-Larraldean 9ak eta erdietan).
Ordu bietan Bazkaria, Larraldean (15 Eurotan ).
Izenak eman behar dira, deituz, Azaroaren 19a baino lehen, hatsaelkartea@aol.com helbide elektronikora edo 05 59 54 11 43 (Hegoaldetik 0033 559 54 11 43) telefonora.
4ak eterdietan, Larraldean: Koldo Zubeldiaren olerki-emanaldia, bai eta, "Ehotako fantasien errota" bere liburu berriaren aurkezpena (zabaldua nahi duten guzieri).
ALARMATXO AHANTZIA
Ezagutzen dut Nafarroan herri bat
Ezagutzen dut Nafarroan herri bat
bere izena dena Areso
eta norbaitek egin diezagukela oso hotz eraso
ez egin behar kaso
bi begiak aspaldi ditugu lauso
bainan zentzututa burua oso
gelditu nahi dudanean nere ekite guztia
egin behar astoari so eta so
eta gende guztiari diosola eta kaixo.
I know a village in Navarre
I know a village in Navarre
whose name is Areso,
and we can be attacked in a very cold way
but take no notice of that;
our two eyes have long been damp,
but our mind is keen;
whenever I want to stop all my activity
I have to rein in the donkey
and greet and say hello to everyone.