2013-10-22

ELEBITASUNA, DIGLOSIA, HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA

Ion Zubimendi Gonzalez de Mendibil
Created:22 Oct 2013 @ 11:32
Modified:22 Oct 2013 @ 11:41
Irakaslea: Juan Karlos Lopez-Mugartza
Nafarroako Unibertsitate Publikoa


Elebidun izatea

Siguan eta Mackeyken ustez, elebidun izatea bakoitzaren ama-hizkuntza menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen duen pertsona izan daiteke. Eta honekin zera esan nahi dugu bi hizkuntza jakin daitezkeela bai, baina bakoitza maila desberdinean.

Mclaughlin-ek dio  familiatako elebidunek aldi berean jabetzen direla hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru rte bete aurretik, baina  gauza da, familiako kide batekin hizkuntza bat erabili ohi duela eta familiako beste kide batekin beste hizkuntza, edota etxean hizkuntza bat eta ondoren gizartean beste bat.



Elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak  honako hauek dira:

1.  Pertsona elebidunek bereizita edukitzen dituzte bi kodeak (hizkuntzak), horrela hizkuntza bat edo   bestea erabiltzean, bata naturaltasunez egiten du eta bestea eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili behar gabe.

2. Beste ezaugarri bat bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Horrela, elebidunak itxuraz batere nekerik  gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, lagunartean, gurasoekin, eskolan.

3.Siguan eta Vilaren ustez, nabarmenena da  hirugarren ezaugarri hau, non pertsona elebidunek esanahi berberak hizkuntza -sistema desberdinetan adierazteko gai dira, edo  hizkuntza batean ulertutako  esanahia beste hizkuntza batean transmititzeko arazorik ez duena.  Hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez - hitz itzultzera.

Interferentziak hizkuntza bat berez erabiltzean sartzen diren beste hizkuntzako fonetika-, lexiko-, morfologia- edo sintaxi-elementuak sartzean agertzen da.

Selinker-en ustez,  tarte-hizkuntza terminoak zera esan nahi du: jabetze prozesuan ikasleak eratzen doan  sistema formalak ulertzeko batez ere bakoitzaren bigarren hizkuntzan ikastearen bidez elebidun sortzeko prozesuan.

Siguanen eta Vilak esaten zutenaren arabera elebitasun mota eta gradu desberdinak daude horretarako, putntu hauek kontuan hartzea proposatzen dute:

1. Ia ez dago erabateko elebitasuna edo orekatua, zaila baita bi hizkuntza edo gehiagotan gaitasun   berdina edukitzea.

2. Hortaz esan dezakegu elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dutela eta harekin  identifikatzen direla. hizkuntza hori menderatzen dute ondoen, gehien erabilia dena baita eta askotan familia-hizkuntzatik etortzen dena izaten da.

3. Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta zehazki, 3 urte bete baino lehenagokoa. Beti ere, bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.

4. Azkenik, elebidunen arteko aldeak desberdintzeko, hizkuntzen gizarte-egoeraren araberakoak dira; hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Diglosia ematen da, gizarte  batean hizkuntza batek funtzio gehienak betetzen dituenean baina hizkuntza nagusitzat jotzen ez  denean. Adibidez, Galizian hizuntza nagusia Gaztelania da nahiz eta biztanle gehienen familia-hizkuntza galegoa izan. Diglosiaren ondorioak  hizkuntzen gizarte-erabileraren deosreka nabarmentzen du, hau da, diglosi-egoera batean hizuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat egongo litzateke. Hizkuntza ahula batzuetan desagertzeko zorian egonik.

Normalizazio-prozesuaren ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien  hizkuntza-eskubideak bermatzea da.  Tokian tokiko faktoreak egonik, alderdirik garrantzitsuena (hasieran behintzat) elebakarrak elebidun bihurtzea da. Gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak izaten ohi dira eta gutxiengoen hizkuntzakoak berriz elebidunak, horrexegatik lehen urratsa elebakarrak elebidun bihurtzea da baina inor derrigortu gabe beti ere.

Eskolaren papera ere funtsezkoa da elebitasuna bultzatzeko. Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik beraien familiako hizkuntza. baina horretarako familiaren aldeko jarrerak  behar dira eta gutxienen hizkuntzako hiztunek ere  aldeko jarrerak izatea  hizkutnza nagusiari eta hiztun hauen arteko jarrerak erabakigarrik izaten ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen arteko hizkuntza-eskubideak bermatuta egon daitezen.

 

Jon Zubimendi ikasleak apailatuta (Hizkuntzaren Didaktika, UPNA-NUP, irakaslea: J. K. Lopez-Mugartza).

 

BIBLIOGRAFIA:

RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.


2013-10-08

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN INGURUAN




Hizkuntzaren didaktikaren inguruan, pentsalari askok idatzu dute, baina, guztien artean Chevallard-ek, Hymes-ek eta Bronckart-ek hizkuntza didaktikaren inguruan idatzitako pasarte bana aukeratu ditut:

Chevallard-ek esan zuen "hizkuntzaren didaktika hiru elementuren arteko jolasa da: irakaslea, ikaslea eta jakintza bat".Hymes-ek berriz, "hizkuntzaren didaktikak helburu bezala ez du ikasleen jakintza besterik, honez gain, ikasleen hizkuntz-portaera ere moldatzen du". Bronckart-en arabera, "hizkuntzaren didaktika hizkuntzaren, komunikazioaren eta bere irakaspenaren azterketa egiten duen disziplina da". 

Nire aburuz, hizkuntzaren didaktika, haurra ikasketa-irakaspen prozesura nola hurbildu eta estimulatu aztertzen duen zientzia da; jakintzaren ikasketaren prozesua aztertzen duelarik. Honekin batera, haurrak trebetasuna ezberdinak izaten laguntzen dio hizkuntzaren esparruan; idaztea, irakurtzea, entzutea eta hitzegitea hain zuzen.


Created:8 Oct 2013 @ 10:40

SORIONEKU... HIZKUNTZA BASKONIKOA JALGI HADI MUNDURA !!

"Adiskide on horiek:   Iruzkinak, beti legez,  ongi etorriak izango dira.   Goraintzi." Henrike Knörr Aguraingo hitzaldiaren adibi...