Arrasateko euskalkia



Arrasateko euskalkia (Debagoienekoa edo Mendebaldekoa)

http://www.ahotsak.com/euskalkiak/debagoienekoa/


Aldaerak: afixa ('habia'), betik ('beti'), birki ('biki'), egogi ('egoki'), emun ('eman'), fan (eta baita fuen, fuan; 'joan'), gutxi, irago ('igaro'), nahar ('lahar'),puxkat, txikin ('txiki'). Aldaera hauetako asko Debaerdiko hizkera batzuetan ere erabiltzen dira (batez ere Bergaran, Antzuolan eta Elgetan).
Lexikoa: aittajauna ('aitona') eta amandria('amona'), amarratz ('armiarma'), beilegi ('hori'), biao('bazkalosteko lo kuluxka'), eguakitz / eguakotx('ostiral'), erripa ('aldapa'), etzilimo ('etzidamu'), garbatu ('damutu'), garranga ('izotz burruntzia'),irastu ('tximista'), itxungi / atxingi ('itzali'), jarein('utzi'), justuri / fusturi ('trumoia, ostotsa'), lan(mendebalean 'behar'), laru (kolore horixka'), lekaio('oihu, irrintzi'), petrina ('gerrikoa'), samur ('erraz'),susuma ('higuina'), takarraran ('lasterka'), tril egin('topo egin'), txirritola / sirixola ('argizari'), tu (>txu)('tu'; Deba ibarreko gainerako hizkeretan: txistu),zerba. Hitz hauetako asko Debaerdiko hizkera batzuetan ere erabiltzen dira (batez ere Bergaran, Antzuolan eta Elgetan). Mendebaleko berba orokor batzuk arrotzak dira Debagoienean, esaterako,lantzean (behin) eta ostian(go).



 

JARDUERA BAT LEHEN HEZKUNTZAN LANTZEKO:


Ikusi ondorengo bideo hau eta irakaslearekin batera, ulertu dena eta ez denaren inguruan eztabaida txiki bat eratu beharko da. Bertan irakaslea laguntzaile bezala arituko da, eta ikasleak izango dira protagonista eta eztabaidaren buruak.
Hala ere, irakasleak galderak egingo ditu pertsona honek esaten duenaren inguruan, ea ulertu dute edo ez; eta honez gain, irakasleak euskara hori ea noizbaiten entzun duten galdetuko die.
Eztabaida bukatutakoan, ikasleek gogoeta txiki bat idatzi beharko dute, aiton-amonen eta ikasleen euskaran dagoen ezberdintasunak idatziz, gabeziak eta baita onurak islatuz.

Beñat Corcuerak proposatutako jarduera

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI