2014-02-06

Behaviorismo, innatismo, konputazionalismo, konstruktibismo, neokonstrutibismoa eta teoria sozio-kulturala

Azalpen behaviorista 

Egilerik garrantzitsuena:  Skinner

Behaviorismoaren sortzailea John Broadus Watson psikologoa izan zen

Lan ospetsuak: Behavior: An Introduction to Comparative Psychology (1914, "Jokabidea: psikologia konparatiboaren hastapenak"). Psychology from the Standpoint of a Behaviorist (1919, "Psikologia, behaviorismoaren ikuspuntutik"). Behaviorism (1926, "Behaviorismoa").

WEBGRAFIA: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c06011/eu_w_0078/w0078.html

WEBGRAFIA: https://eu.wikipedia.org/wiki/John_Broadus_Watson         

Azalpen innatista

Egilerik garrantzitsuena: Chomsky

Zer da LAD? Noam Chomsky (1957) linguistak proposatu zuen, gizakiak biologikoki prest daudela hizkuntza ikasteko garai eta bide zehatz batean eta haurrak (Language Acquistion Device (LAD))- rekin mundura datozela.

Zer ote da Gramatika Unibertsala? Gramatikari sortzaileek diotenez (Chomsky da teoria horren bultzatzaile nagusia) hizkuntzetako gramatika guztiek eredu bera dute (Gramatika unibertsala) eta eredu hori formalizatzea da hizkuntzalarien lana. Gramatika unibertsala herentziaz hartzen da.

WEBGRAFIA: https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02554/eu_g_3004/g3004.html 

Zer da Konputazionalismoa?

Teoria konputazionalista:  80ko hamarkadako teoria honek adimena neuronen konexioen konfigurazioarekin parekatzen du, eta eremu pragmatikoan kokatzen da, komunikazioan hitzei ez ezik, tonuari eta jarrerari erreparatzen diogula aitortuz (Brunerren PERFINK: perceive, feel, think).

WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html 

Zer da Konstruktibismoa?

Egilerik garrantzitsuena:  Piaget

Konstruktibismoa: adimena gizakia inguruneari egokitzeko mekanismoa dela proposatzen du, esperientziak egituratuz eta eskemak antolatuz eraikitzen dena, zerotik hasita (tabula rasa). Ingurunearekin dugun elkarrekintzaren ondorioz eskemak etengabe birmoldatuz doaz. Hizkuntza garapen kognitiboaren azpiproduktu litzateke.

WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html

Karmiloff-Smithen eredu neokonstruktibistak zer dio?

Karmiloff-Smith-en neokonstruktibismoaren teoria: adimenaren oinarrizko ezaugarria berari buruz pentsatzeko gai izatea da, bere burua birpentsatu edo berrirudikatzen du etengabe.

Honen adibide da hizkuntzaren birdeskribapenean ematen den U formako prozesua, haurra roto – rompido –roto esatera eramango duena bi eta sei urte bitartean (hasieran kontzientzia metalinguistikorik izan gabe hartuko du ingurunetik forma, gero aditz erregularrak ezagutzean hipotesi bat eraiki eta forma akasduna sortuko du eta, azkenik, ingurunearekin elkarrekintzan berriro ere forma zuzenera iritsiko da, baina kasu honetan kontzienteki).

WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html

Teoria sozio-kulturala

Vigotskiren teoria sozio-kulturala: hizkuntza komunikaziorako tresna kulturala da, gizarte-esperientziaren emaitza, eta ez garapenaren ondorio zuzena. Haurrak helduaren laguntza aktiboaren beharra du hizkuntza bereganatzeko, eta laguntza hori garapen hurbileko eremuan ematen da.

WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html

BIBLIOGRAFIA

RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.


Joseph D. Novak



Nor da Joseph D. Novak eta zer nolako ekarpenak egin dizkio Didaktikaren garapenari?

https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph_Novak

Joseph D. Novak (1932-) Cornell Unibertsitateko Hezkuntza eta Biologia katedraduna eta Estatu Batuetako hezitzaile ezaguna da, berak garatutako teoria kognitiboa dela-eta. Ikasketa esanguratsuaren bultzatzaile, kontzeptuak barneratzeko eta ulertzeko kontzeptu mapak ere sortu zituen.

Novak-ek bere lana Ausubel-en oinarritu du, teoria kognitibo bat da, eta horrenbestez, helburua kognitibismoaren ikuspegitik ikasketa prozesua teorikoki esplikatzea da. Kognitibismoa gizakia munduan kokatu eta antolatzen denean gertatzen dena azaltzen saiatzen da.

Novakek bere teoriari Giza konstruktibismoa deitzen dio. Zera azpimarratzen du: gertutik aztertu behar dugula giza ikasketaren psikologia eta ezagutza filosofikoaren arteko lotura. Gizakiengan garatu gabe dagoen ikasketa potentzial handia dagoela dio Novakek, eta heziketa askok beronen adierazpena bultzatu baino gehiago oztopatu egiten dutela. Zorionez, giza ikasketaren gaur egungo ezagutzak eta gizakiak ezagutza berria eraikitzeko erabiltzen dituen prozesuek ikaslearen adimen potentzia askoz gehiago askatzen laguntzen dute.

Novakek eta bere lan taldeak 1975ean sortutako kontzeptu-mapen teknika marko teoriko horretan eratu zen. Teknika horrek ikuspuntu praktikotik printzipio teoriko horiek guztiak antolatzeko aukera emango digu.

Kontzeptu-mapa zera da: Gizaki batek bere buruan dauzkan kontzeptuen erlazioaren eta hierarkien adierazpen bisuala. Kontzeptuzko mapek esanahi berriak eraikitzen laguntzen digute burmuinean kokatzen ditugun ezagutzak epe luzerako antolatzeko balio digutelako eta burmuineko aldamio funtzioa bete dezaketelako gure oroimen funtzionalean dauzkagun ezagutza zatiak lortzeko.

John Dewey



Nor zen John Dewey eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari? 

John Dewey (1859 – 1952) (Vermont1859ko urriaren 20a – New York1952ko  ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bulzatuz. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.
Dena aldatzen ari da imajinatu ezin genuen azelerazioarekin, gainera. Gizarteak, legeak, unibertsitateak, lan munduak... Hezkuntza Sistemari egoera behar berri horietara egokitzeko ahalmena eskatzen diote, baina, zoritxarrez, urtetan, honen erantzuna besoak ehunduta gelditzearena izan da.

Guri erakutsi ziguten bezala egungo ikasleei irakasten badiegu, etorkizuna lapurtuko diegu. 
- John Dewey –

Jon Zubimendik apailatuta

Robert Galisson



Nor zen Robert Galisson eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?

-          Robert Galisson hizkuntzalari frantses handia baina beti isiliean ibilitakoa baina hizkuntzari ekarpen oso garrantzitsuak egin dizkiona. Kontzeptuaren esanahiaren aita, lexikulturaren inguruko ideiaren inguruan egin zituen gogoetak eta baita metodologiaren kulturaren sarrerari buruzkoa.
-          Bigarren hizkuntzako jarraibiderik garrantzitsuenak bere ideietatik ateratakoak dira.
-          Bere  ekarpen eta bigarren hizkuntzaren inguruko praktiken  lanen ondorioz meritu gehiago merezi zuen idazleak.
-          “Diccionario de marcas” eta bere aplikazioa ikaskuntzari aipatzekoa da.

Jon Zubimendik apailatuta
 

Hizkuntza-normalizazioa eta eskola (Siguan eta Vila, 1991)



Eskolaren papera hizkuntza-normalizazioan 

-          Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik familiako hizkuntza. Baina horretarako, familietan aldeko jarrerak behar dira eta, beraz, gutxienen hizkuntzaren eta haren hiztunen aldeko jarrerak. Eta aldi gutxienen hizkuntzako hiztunek ere aldeko jarrerak izatea hizkuntza nagusiari eta haren hiztunei buruz. Azken batean, hizkuntza – taldeen arteko jarrerak erabakigarriak izan ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen hizkuntza – eskubideak bermatuta egon daitezen

Jon Zubimendik apailatuta


BIBLIOGRAFIA:


RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.



SORIONEKU... HIZKUNTZA BASKONIKOA JALGI HADI MUNDURA !!

"Adiskide on horiek:   Iruzkinak, beti legez,  ongi etorriak izango dira.   Goraintzi." Henrike Knörr Aguraingo hitzaldiaren adibi...