HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA Cmaps Tools COPYLEFT

Ikastetxe eta unibertsitateetan hezkuntz materialak ari gara sortzen eten gabe. Behin baino gehiagotan material horiek ez dira argitaratzen oso behin-behinekoak direlako edo etengabeko garapenean eta aldaketan daudelako eta, gerta likete, argitaratzeko unerako jada zaharkituak gelditu zaizkigulako.

Dena den, dudarik ez dago beste hainbat material didaktiko, eguneroko jardunerako sortuak, lan nekezaren ondorio direla, eta penagarria dela material horiek guztiak galtzea argitaratzeko modurik ez dagoelako edo, xinpleki, orri solte bat argitaratzeko modurik ez dagoelako.

Kasu hauetarako oso ongi datorkigu Copyleft mugimenduaren laguntza. Creative Commons elkartearen laguntzaz hainbat eta hainbat material argitara daitezke era birtualean gure ikasleen esku utziz, haiek ere materiak horiek osa eta gara ditzaten.

Materiala webguneetan edota blogetan eskegi daitezke eta edozeinek badu horiek erabiltzeko aukera baldin eta egilearen lana eta botatako izerdia aitortzen baditu.

Izan ere, azken aldi honetan asko izan dira oposaketetan guk sortutako materialak erabili dituztenak. Izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Magisteritzako euskal lerroko ikasleek IHMCren Cmap Tools erraminta informatikoa erabiliz Nafarroako Hezkuntza Curriculuma formalizatu dute eta Hizkuntzaren Didaktikaren inguruan gogoeta egin dute. Datu horiek guztiak garrantzi handikoak gertatu zaizkie karrera bukatutakoan oposaketak prestatzeko edo bere jardun profesionalean material horiek eskura izateko. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu gure lanaz beste batzuk baliatu direla, gure ikerketa taldeetakoak ez direnak, batzuk Nafarroatik kanpo gure baseak kontsultatu ahal dituzte gainera, hori da Interneten mirari handia. Eta gu pozik gaude guretzat ez ezik, Euskal Herri osoko ikerlari, irakasle eta ikasleentzat garrantzi handiko materialak prestatu ditugulako.

Lan honen truke ez dugu ezer eskatzen. Egin behar genuen nahitanahiez, klaseko ariketak baitziren. Baina, hori bai, grafikoak, ideiak, eta lanak nondik atera diren aitor ditzazuen eskatu nahi dizuegu eta copyleft filosofiaren barnean murgildurik, eskatzen dizuegu gure lana hobetzea eta garatzea, eta lana hobetzen duzuen heinean, berriz ere kopia bat berbidali guri, eskerturik egongo gara zuekin betiko.

Mila esker !!

Creative Commons (Copyleft) baimenaren pean egindako lan bat, konparazio baterako:

Hizkuntzaren Didaktika

Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA
Nafarroako Unibertsitate Publikoa



http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG1GQ2-T1FZ3Z-2F5/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JK%20LOPEZ-MUGARTZA%20Didactica%20de%20la%20Lengua%20Didactique%20de%20la%20Langue%20Didactics%20of%20Language
Licencia de Creative Commons
IHMC CMAP TOOLS HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA by Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en http://cmap.unavarra.es/.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI