2021-04-30

EUSKARAREN MUGAK ANTZINAKO EUSKAL HERRIAN



Ekainaren 15 eta 16an Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaro bat egiteko asmoa du antzinako Euskal Herrian euskarak zuen lekuari buruz. Atsegin handiz onartu dut bertan parte hartzeko egin didaten gonbidapena eta, hori dela eta, ekainaren 15ean gai honen inguruan ariko naiz: "Euskara Pirinioetako hegoaldeko isurialdean: Anso ibarretik Andorrara". Gonbidatzen zaituzte bidai hau elkarrekin egitera. Ilusio handiz ari naiz hitzaldia prestatzen eta espero dut zuen interesekoa izatea. Saiatuko naiz behintzat. Ondoko lerroetan ikastaroaren programa eta informazio osagarria EHUko Udako Ikastaroen webgunetik hartua. Matrikula egitera animatzen zaituztet. Hori bai, erdaraz izango da eta, nahi izanez gero, era telematikoan parte hartzeko aukera ere badago; beraz, etxetik eta Bilbora mugitzeko beharrik gabe.    Hona hemen, agindutakoa:

 Euskararen mugak antzinako Euskal Herrian  

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honetan arkeologia, historia eta hizkuntzalaritzatik ikertu duten ikertzaileak batu nahi ditugu, gure hizkuntzaren muga geografiko eta kulturaletaz aurkitutakoaz mintzatzeko. Vasconiaren zehar aurkitutako baskoien hizkuntzaren arrastoak erromatar hilarrietan, bere orduko latin eta hizkuntza zeltiberikoen erlazioak, toponimia, etnografia , kultura eta euskal mitologia aztertu nahi ditugun gaiak dira. Azken urteetan aurkitutako aztarna arkeologikoak eztabaidarako gaiak izan dira eta gure hizkuntzaren erroak zabaltzeko balio dezakela uste dugu.

Bi egunetan zehar gure hizlarien jakinduriaz ikasi, ezagutu eta eztabaidatu nahi dugu.

"Batzorde Antolatzaile: Angel Bidaurrazaga, Aitor Anduaga eta Mikel Erkoreka".

Helburuak

Inskripzio protoeuskerikoak dituzten erromatar hilarri eta aztarnen azken aurkikuntzak eguneratzea.

Baskoien, erromatarren eta antzinako beste herri batzuen arteko hizkuntza-bizikidetzari buruzko ezagutzak eguneratzea.

Antzinako Baskoniako hizkuntza-hedaduraren eremua mugatzea.

Euskararen eta erromantzeen arteko hizkuntza-harremanak argitzea.


SORIONEKU... HIZKUNTZA BASKONIKOA JALGI HADI MUNDURA !!

"Adiskide on horiek:   Iruzkinak, beti legez,  ongi etorriak izango dira.   Goraintzi." Henrike Knörr Aguraingo hitzaldiaren adibi...