ELEBITASUNA, DIGLOSIA, HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA
Elebidun izatea
Siguan eta Mackeyken ustez, elebidun izatea bakoitzaren ama-hizkuntza
menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen duen
pertsona izan daiteke. Eta honekin zera esan nahi dugu bi hizkuntza jakin
daitezkeela bai, baina bakoitza maila desberdinean.
Mclaughlin-ek dio familiatako elebidunek aldi berean jabetzen direla hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru rte bete aurretik, baina gauza da, familiako kide batekin hizkuntza bat erabili ohi duela eta familiako beste kide batekin beste hizkuntza, edota etxean hizkuntza bat eta ondoren gizartean beste bat.
Elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak honako hauek dira:
1. Pertsona elebidunek bereizita edukitzen dituzte bi kodeak (hizkuntzak), horrela hizkuntza bat edo bestea erabiltzean, bata naturaltasunez egiten du eta bestea eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili behar gabe.
2. Beste ezaugarri bat bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Horrela, elebidunak itxuraz batere nekerik gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, lagunartean, gurasoekin, eskolan.
3.Siguan eta Vilaren ustez, nabarmenena da hirugarren ezaugarri hau, non pertsona elebidunek esanahi berberak hizkuntza -sistema desberdinetan adierazteko gai dira, edo hizkuntza batean ulertutako esanahia beste hizkuntza batean transmititzeko arazorik ez duena. Hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez - hitz itzultzera.
Interferentziak hizkuntza bat berez erabiltzean sartzen diren beste hizkuntzako fonetika-, lexiko-, morfologia- edo sintaxi-elementuak sartzean agertzen da.
Selinker-en ustez, tarte-hizkuntza terminoak zera esan nahi du: jabetze prozesuan ikasleak eratzen doan sistema formalak ulertzeko batez ere bakoitzaren bigarren hizkuntzan ikastearen bidez elebidun sortzeko prozesuan.
Siguanen eta Vilak esaten zutenaren arabera elebitasun mota eta gradu desberdinak daude horretarako, putntu hauek kontuan hartzea proposatzen dute:
1. Ia ez dago erabateko elebitasuna edo orekatua, zaila baita bi hizkuntza edo gehiagotan gaitasun berdina edukitzea.
2. Hortaz esan dezakegu elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dutela eta harekin identifikatzen direla. hizkuntza hori menderatzen dute ondoen, gehien erabilia dena baita eta askotan familia-hizkuntzatik etortzen dena izaten da.
3. Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta zehazki, 3 urte bete baino lehenagokoa. Beti ere, bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.
4. Azkenik, elebidunen arteko aldeak desberdintzeko, hizkuntzen gizarte-egoeraren araberakoak dira; hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.
Diglosia ematen da, gizarte batean hizkuntza batek funtzio gehienak betetzen dituenean baina hizkuntza nagusitzat jotzen ez denean. Adibidez, Galizian hizuntza nagusia Gaztelania da nahiz eta biztanle gehienen familia-hizkuntza galegoa izan. Diglosiaren ondorioak hizkuntzen gizarte-erabileraren deosreka nabarmentzen du, hau da, diglosi-egoera batean hizuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat egongo litzateke. Hizkuntza ahula batzuetan desagertzeko zorian egonik.
Normalizazio-prozesuaren ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea da. Tokian tokiko faktoreak egonik, alderdirik garrantzitsuena (hasieran behintzat) elebakarrak elebidun bihurtzea da. Gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak izaten ohi dira eta gutxiengoen hizkuntzakoak berriz elebidunak, horrexegatik lehen urratsa elebakarrak elebidun bihurtzea da baina inor derrigortu gabe beti ere.
Eskolaren papera ere funtsezkoa da elebitasuna bultzatzeko. Haurrak eskolan
bihur daitezke elebidun, edozein delarik beraien familiako hizkuntza. baina
horretarako familiaren aldeko jarrerak
behar dira eta gutxienen hizkuntzako hiztunek ere aldeko jarrerak izatea hizkutnza nagusiari eta hiztun hauen arteko
jarrerak erabakigarrik izaten ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen
arteko hizkuntza-eskubideak bermatuta egon daitezen.
Jon Zubimendi ikasleak apailatuta (Hizkuntzaren Didaktika, UPNA-NUP, irakaslea:
J. K. Lopez-Mugartza).
BIBLIOGRAFIA:
RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta
Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Iruzkinak