HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN INGURUAN
Hizkuntzaren didaktikaren inguruan, pentsalari askok idatzu dute, baina, guztien artean Chevallard-ek, Hymes-ek eta Bronckart-ek hizkuntza didaktikaren inguruan idatzitako pasarte bana aukeratu ditut:
Chevallard-ek esan zuen "hizkuntzaren didaktika hiru elementuren arteko jolasa da: irakaslea, ikaslea eta jakintza bat".Hymes-ek berriz, "hizkuntzaren didaktikak helburu bezala ez du ikasleen jakintza besterik, honez gain, ikasleen hizkuntz-portaera ere moldatzen du". Bronckart-en arabera, "hizkuntzaren didaktika hizkuntzaren, komunikazioaren eta bere irakaspenaren azterketa egiten duen disziplina da".
Nire aburuz, hizkuntzaren didaktika, haurra ikasketa-irakaspen prozesura nola hurbildu eta estimulatu aztertzen duen zientzia da; jakintzaren ikasketaren prozesua aztertzen duelarik. Honekin batera, haurrak trebetasuna ezberdinak izaten laguntzen dio hizkuntzaren esparruan; idaztea, irakurtzea, entzutea eta hitzegitea hain zuzen.
Created:8 Oct 2013 @ 10:40
Iruzkinak