Behaviorismo, innatismo, konputazionalismo, konstruktibismo, neokonstrutibismoa eta teoria sozio-kulturala
Azalpen behaviorista
Egilerik garrantzitsuena: Skinner
Behaviorismoaren sortzailea John Broadus Watson psikologoa izan zen
Lan ospetsuak: Behavior: An Introduction to Comparative Psychology (1914, "Jokabidea: psikologia konparatiboaren hastapenak"). Psychology from the Standpoint of a Behaviorist (1919, "Psikologia, behaviorismoaren ikuspuntutik"). Behaviorism (1926, "Behaviorismoa").
WEBGRAFIA: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c06011/eu_w_0078/w0078.html
WEBGRAFIA: https://eu.wikipedia.org/wiki/John_Broadus_Watson
Azalpen innatista
Egilerik garrantzitsuena: Chomsky
Zer da LAD? Noam Chomsky (1957) linguistak proposatu zuen, gizakiak biologikoki prest daudela hizkuntza ikasteko garai eta bide zehatz batean eta haurrak (Language Acquistion Device (LAD))- rekin mundura datozela.
Zer ote da Gramatika Unibertsala? Gramatikari sortzaileek diotenez (Chomsky da teoria horren bultzatzaile nagusia) hizkuntzetako gramatika guztiek eredu bera dute (Gramatika unibertsala) eta eredu hori formalizatzea da hizkuntzalarien lana. Gramatika unibertsala herentziaz hartzen da.
WEBGRAFIA: https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02554/eu_g_3004/g3004.html
Zer da Konputazionalismoa?
Teoria konputazionalista: 80ko hamarkadako teoria honek adimena neuronen konexioen konfigurazioarekin parekatzen du, eta eremu pragmatikoan kokatzen da, komunikazioan hitzei ez ezik, tonuari eta jarrerari erreparatzen diogula aitortuz (Brunerren PERFINK: perceive, feel, think).
WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html
Zer da Konstruktibismoa?
Egilerik garrantzitsuena: Piaget
Konstruktibismoa: adimena gizakia inguruneari egokitzeko mekanismoa dela proposatzen du, esperientziak egituratuz eta eskemak antolatuz eraikitzen dena, zerotik hasita (tabula rasa). Ingurunearekin dugun elkarrekintzaren ondorioz eskemak etengabe birmoldatuz doaz. Hizkuntza garapen kognitiboaren azpiproduktu litzateke.
WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html
Karmiloff-Smithen eredu neokonstruktibistak zer dio?
Karmiloff-Smith-en neokonstruktibismoaren teoria: adimenaren oinarrizko ezaugarria berari buruz pentsatzeko gai izatea da, bere burua birpentsatu edo berrirudikatzen du etengabe.
Honen adibide da hizkuntzaren birdeskribapenean ematen den U formako prozesua, haurra roto – rompido –roto esatera eramango duena bi eta sei urte bitartean (hasieran kontzientzia metalinguistikorik izan gabe hartuko du ingurunetik forma, gero aditz erregularrak ezagutzean hipotesi bat eraiki eta forma akasduna sortuko du eta, azkenik, ingurunearekin elkarrekintzan berriro ere forma zuzenera iritsiko da, baina kasu honetan kontzienteki).
WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html
Teoria sozio-kulturala
Vigotskiren teoria sozio-kulturala: hizkuntza komunikaziorako tresna kulturala da, gizarte-esperientziaren emaitza, eta ez garapenaren ondorio zuzena. Haurrak helduaren laguntza aktiboaren beharra du hizkuntza bereganatzeko, eta laguntza hori garapen hurbileko eremuan ematen da.
WEBGRAFIA: http://pausoa.blogspot.com/2013/06/hizkuntzaren-didaktikaren-oinarriak.html
BIBLIOGRAFIA
RUIZ
BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta
Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Iruzkinak