Joseph Novak eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpenak
https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph_Novak
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001201/novak-joseph-d
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001201/novak-joseph-d
Nor da Joseph D. Novak eta zer nolako ekarpenak
egin dizkio Didaktikaren garapenari?
Joseph D. Novak (1932-) Cornell Unibertsitateko Hezkuntza eta Biologia
katedraduna eta Estatu Batuetako hezitzaile
ezaguna da, berak garatutako teoria dela eta. Ikasketa esanguratsuaren bultzatzaile, kontzeptuak barneratzeko eta
ulertzeko kontzeptu mapak ere
sortu zituen.
Novak-ek bere lana Ausubel-en oinarritu du, teoria kognitibo bat
da, eta horrenbestez, helburua kognitibismoaren ikuspegitik ikasketa prozesua
teorikoki esplikatzea da. Kognitibismoa gizakia munduan kokatu eta antolatzen
denean gertatzen dena azaltzen saiatzen da.
Novakek bere teoriari Giza konstruktibismoa deitzen
dio. Zera azpimarratzen du: gertutik aztertu behar dugula giza ikasketaren
psikologia eta ezagutza filosofikoaren arteko lotura. Gizakiengan garatu gabe
dagoen ikasketa potentzial handia dagoela dio Novakek, eta heziketa askok
beronen adierazpena bultzatu baino gehiago oztopatu egiten dutela. Zorionez,
giza ikasketaren gaur egungo ezagutzak eta gizakiak ezagutza berria eraikitzeko
erabiltzen dituen prozesuek ikaslearen adimen potentzia askoz gehiago askatzen
laguntzen dute.
Novakek eta bere lan taldeak 1975ean sortutako
kontzeptu-mapen teknika marko teoriko horretan eratu zen. Teknika horrek
ikuspuntu praktikotik printzipio teoriko horiek guztiak antolatzeko aukera
emango digu.
Kontzeptu-mapa zera da: gizaki batek bere buruan dauzkan
kontzeptuen erlazioaren eta hierarkien adierazpen bisuala. Kontzeptuzko mapek
esanahi berriak eraikitzen laguntzen digute burmuinean kokatzen ditugun
ezagutzak epe luzerako antolatzeko balio digutelako eta burmuineko aldamio
funtzioa bete dezaketelako gure oroimen funtzionalean dauzkagun ezagutza zatiak
lortzeko.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph_Novak
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001201/novak-joseph-d
https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph_Novak
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001201/novak-joseph-d
Iruzkinak