|
Izenburua Jorratu beharreko gaiarekin loturik dagoen izenburu esanguratsu eta iradokitzaile bat proposatzen da. |
|
Maila Maila aukeratzen da (Haur
Hezkuntza / Lehen Hezkuntza / DBH / Batxilergoa / Unibertsitatea) |
|
Arloa edo irakasgaia Zehaztu dagokion arloa (Hizkuntza, Matematika, Natur Zientziak, etab.) |
|
Saio-kopurua 7 –
12 saio (edo egileari beharrezkoak iruditzen zaizkionak) |
|
1. Proposamenaren testuingurua a) Kokapena: Gauzatzeko lekua (ikastetxea, ingurune soziolinguistikoa...) b) Gaia: Interesgarria izango al da ikasleentzat? Ikasleengandik gertu dauden zein egoerari erantzuten dio? Ikasleen zer beharrizanekin dago lotuta? Zergatik izango da esanguratsua ikasleentzat? Zer lotura du ikasleen eguneroko errealitatearekin? |
|
2. Landuko diren gaitasunak a) Funtsezko gaitasunak. Curriculumean definitutako
funtsezko gaitasunetatik hautatuak. b) Arloko gaitasun espezifikoak. Dagokion arloaren
berariazko konpetentziak. |
|
3. Etaparen
helburuak. Curriculumean jasotako etapako helburuekin lotura zuzena
dutenak. |
|
4. Ebaluazio-irizpideak. Arloko gaitasun espezifikoei lotutako ebaluazio-irizpide ofizialak.
Curriculumean jasota daude. |
|
5. Oinarrizko ezagutzak ("edukiak"). Curriculumean agertzen dira atal edo bloke
ezberdinetan ordenatuta. |
|
6. Helburu didaktikoak. Helburu didaktikoen helburua da ikasleak, ikaskuntza-egoera amaitzean,
lehen ezagutzen ez zituen gauza berriak ezagutzea, lehen ulertzen ez zituen
gauzak ulertzea, lehen ez zekizkien gauzak egiten jakitea eta gauza horiek
lehen aplikatzen ez zekien testuinguru berrietan aplikatzeko gai izatea. |
|
7. Jardueren sekuentzia a) Aktibazioa eta motibazioa. Aurretiazko ideiak aktibatzea b) Garapena eta eraikuntza. Edukien lanketa gidatua. c) Transferentzia. Azken produktua edo erronka. Ezagutzen
aplikazioa testuinguru berrietan. |
|
8. Ebaluazioa a) Ebaluazio-tresnak: Irakaslearen behaketa koadernoa. Errubrikak.
Portfolioa. Azken proiektua edo ekoizpena. Ahozko aurkezpenak. Idatzizko
probak (hala badagokio). b) Ebaluazio-mota: Etengabekoa (Hasierakoa, Garapenekoa, Bukaerakoa edo Bateratzailea). Formatzailea.
Kritikoa. Eraikitzailea. |
|
9. Aniztasuna eta inklusioa. Laguntza-neurriak. Egokitzapen metodologikoak. Erritmo desberdinen
kudeaketa. |
|
10. Errekurtsoak. Testuak.
Baliabide digitalak. Ikus-entzunezkoak. Inguruneko baliabideak |
|
11. Ohar metodologiko
garrantzitsua a) Ikaskuntza Egoerak LOMLOEren ikuspegiaren arabera... b) Oinarrizko Ezagutzak LOMLOEren ikuspegiaren arabera... |
2023-09-06
UNITATE DIDAKTIKOA ETA SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. ANTZEKOTASUNAK ETA EZBERDINTASUNAK
Unitate Didaktiko bat zer den eta Sekuentzia Didaktiko batetik zer bereizten duen ulertzeko, geure esperientzia hartuko dugu kontuan. Konturatzen bazara, ikasturtean zehar ez ditugu gaiak modu soltean lantzen, era antolatuta baizik. Gai bat ongi ulertzeko eta sakon lantzeko, normalean hainbat saio behar izaten dira. Gai bat era egokian lantzeko behar ditugun saio horiek guztiak lotzen dituen plangintza horri Unitate Didaktikoa esaten diogu.
Unitate Didaktiko bat sortzean erabaki behar dugu aldez aurretik zer landuko dugun, zer ikasi nahi dugun eta nola egingo dugun hori ikasteko. Hau da, argi izan behar dugu zer helburu lortu nahi dugun, zer jarduera egingo ditugun, zer material erabiliko dugun eta ikasitakoa nola ebaluatuko dugun. Helburua ez da soilik informazioa buruz ikastea, baizik eta gai hori benetan ulertzen eta erabiltzen jakitea.
Baina Unitate Didaktiko baten barruan gauzak era ordenatu batean ikasten dira, eta horretan datza Sekuentzia Didaktikoaren garrantzia, Sekuentzia Didaktikoak jardueren ordena zehazten baitu, ikaskuntza prozesuaren ibilbidea erakutsiz.
Normalean hiru zati izaten ditu:
Lehenik, hasiera: gai berri bat aurkezten da, galderak egiten dira edo zerbait interesgarria proposatzen da zuen arreta erakartzeko eta dakizuena aktibatzeko.
Garapena jarraian dator: hemen ideiak benetan lantzen dira, testuak irakurriz, ariketak eginez, eztabaidatuz edo talde-lanak eginez.
Azkenik, bukaera, transferentzia edo aplikazioa: une honetan ikasitakoa erakusten duzue, adibidez lan bat aurkeztuz, proiektu bat eginez edo azalpen bat emanez.
Beraz, argiago esanda, Unitate Didaktikoa gai bat lantzeko prestatzen dugun plangintza osoa da: zer helburu ditugun, zer eduki edo ezagutza landuko ditugun, zer jarduera egingo ditugun eta nola ebaluatuko dugun.
Sekuentzia Didaktikoa, berriz, jarduerak plangintza horren barruan antolatzeko modua da, hau da, ikaskuntza nola garatuko den urratsez urrats zehazten duen egitura.
Horrela, Unitate Didaktikoak landuko dugun esparru orokorra ezartzen du, zer eta zer norabidetan lan egingo dugun erakusten digu. Sekuentzia Didaktikoak, bestalde, esparru horren barruan ikaskuntza egoerak nola garatuko diren antolatzen digu, urratsez urrats eta horiek gauzatzeko behar dugun denbora kontuan hartuta.
Jarraian, Sekuentzia Didaktiko baten osagai nagusiak jasotzen dira adibide gisa.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZATIK UNIBERTSITATERAINO 2002. URTEKO NAFARROAN
LOPEZ-MUGARTZA, J. K. (2002). Euskal Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan [Haur eta Lehen Hezkuntzatik Uniber...
-
e-Portfolioa Portfolioa hitza entzuten da maiz irakasle askoren ahotan, baina zenbaitetan ez dakigu zehatz-mehatz zer den eta haiek zeri ...
-
HIZKUNTZAREN GARAPENAREN FASEAK ERABILPENAREN ARABERA (Bates, 1976 & Lopez-Mugartza, 2021) Haurren hizkuntza-garapena aztertzean, fun...


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina