HAURREK ERAGINDAKO JOKABIDE SOZIALAK (OWENS, 2003)
HIZKUNTZA ESKURATZEKO PROZESUAK
Zaintzaileen erantzunak haurrek eragindakotzat har daitezke. Ohikoak dira haiekiko elkarrekintzan, baina oso arraroak beste heldu batzuekiko harremanetan. Haurrek eragindako jokabide sozialek hiru ezaugarri dituzte. Lehenik eta behin, espazioaren ikuspegitik oso gehiegizkoak dira. Bigarrenik, denboraren aldetik ere gehiegizkoak dira, laburtu edo gehiegi luzatzen baita. Azkenik, oso errepertorio hautatua eta mugatua osatzen dute, askotan erabiltzen dena. Aldaketa horien helburua haurrei jokabide horiek aitortzen eta diskriminatzen laguntzea da. Hala ere, guztiak ez dira berdinak, zaintzaile bakoitzak bere estiloa garatzen baitu. Haurrek eragiten dituzten gizarte-jokabideak hizketaren eta hizkuntzaren egokitzapenak dira (ama-hizketa deitutakoak), baita begiradaren, aurpegi-adierazpenaren edo buruaren mugimenduen egokitzapenak ere.
Ama-hizketa
Helduek eta haur
helduek haurtxoei zuzentzen dieten hizketa eta hizkuntza sistematikoki
ezberdina da elkarrizketa arruntean erabiltzen denarekin alderatuta. Guk
ama-hizketa esamoldea erabiliko dugu haurtxoentzako hizkeraz eta hizkuntzaz
hitz egiteko (ik. 1. Taula).
Amaren inputa oso
garrantzitsua da bere semearen garapen komunikatiborako. Adibidez, haur gorrei
hasieratik zeinu-mintzairaz hitz egiten bazaie, ez dute eboluzio-atzerapenik
izango haur entzuleekin alderatuta (Petitto, 1984, 1985a, 1985b, 1986, 1987,
1988; Petitto eta Marentette, 1990, 1991, ap. Owens, 2003).
1. TAULA
- Ama-hizketaren ezaugarriak
Emisio
oso laburrak (batez beste 2,6 morfema baino gutxiagokoak) eta sintaxi sinplea
Hiztegi
mugatua eta objektuetan zentratua
Gaiek
hemengoari eta oraingoari baizik ez diete erreferentziarik egiten
Aurpegiko
adierazpenak eta keinuak asko erabiltzen dira
Galderak
eta agurrak maiz egiten dira
Haurraren
jokabideak esanguratsuak balira bezala tratatzen dira: amak haurrak bere txanda
betetzea espero du eta existitzen ez diren "txandei" ere erantzuten
die
Tonua
aldatzea
Ohiko
ahozko errutinak
Ama-hizkeraren
ezaugarririk nabariena da oso sintaxi sinplea duten emisio laburrak erabiltzen
dituela. Neurri batean, ezaugarri hori erabiltzen den hiztegi mugatuan islatzen
da. Amak etengabe parafraseatzen eta errepikatzen dira, beharbada beren
seme-alabei hitzaren eta erreferentearen arteko ulermena eta lotura errazteko.
Hizketa gaia "hemen eta orain" izan ohi da, eta edukiek eta sintaxiak
testuinguruaren eragin handia dute (d'Odorico eta Franco, 1985; ap. Owens, 2003). Bestalde, amek
aldaera paralinguistiko gehiago ere erabiltzen dituzte, hala nola intonazioa
eta etenaldiak.
Adibide gisa, saia
zaitez -etxeko intimitatean edo ikaskide bati- honako bakarrizketa hau
errezitatzen, aurpegiaren adierazpena eta keinuak gehiegikeriaz erakutsiz,
baita intonazioa ere, eta imajinatuz haur ttiki-ttiki batekin zaudela ipuin
bateko txakur baten marrazkia ikusten:
Begira txakurtxoari (txanda-aldaketa,
begirada, geldiunea)
Zein polita! (Keinua,
geldiunea)
A, ze txakur
maitagarria! (pausa)
Zer dio
txakurtxoak? (Isilunea)
Txakurtxoa
gustatzen zaizu? (Isilunea)
Uh-Uh. Bai polita!
6, 13 edo 26
asteko haurrei zuzentzen zaizkien amen hizkerak, batez beste, 2,8 morfemako
luzera du esaldi bakoitzeko (Kaye, 1980; ap. Owens, 2003).
6 hilabeteren
buruan, luzera hori 3,5 morfemaraino handitzen da, ziurrenik adin horretako
haurren komunikazio-gaitasunak handitu direlako.
Hala ere, urtebete
geroago, amen emisioen batez besteko luzera 2,8 eta 3,5 morfema artekoa da.
Balio hain baxu
horien arrazoia izan daiteke amek beren seme-alabei modu isolatuan ikusten
dietela hitzak esaten. Nolanahi ere, helduen arteko elkarrizketen batez
bestekoa baino dezente txikiagoa da, eta batez beste 8 morfemako luzera
erakusten dute.
Oro har, ondoko
hauxe ikusi da: haur txikiekin, 9 hilabetekoekin adibidez, esaldi laburrak
erabiltzen dituzten amek lortzen dute bere seme-alabek hiztegi hobea eta
ulerkorragoa izatea handik beste 9 hilabetera (Murray, Johnson eta Peters,
1990). Perpaus sinple eta labur hauek kultura gehienen ezaugarria dira pertsona
helduak haurtxoekin hizketan ari direnean.
Owens, R. E. (2003). Desarrollo
del lenguaje. Madrid: Pearson, Prentice Hall. (172-191 or.); itzul.
Lopez-Mugartza, J. K. (2021).
Iruzkinak