HENRIKE KNÖRR: JUANKARREN HITZALDIA HUESCAN
MENDAUR bilduman argitaratu zidaten, H. Knoerr irakasleak ONOMASTICON VASCONIAE bilduman nahi zuen arren:
Subject: Re: HITZALDIA HUESCAN
Adiskide hori:
From: Henrike Knörr
Adiskide hori:
Henrike Knörr
*** *** ***
Nire irakasle eta adiskide on hori:
Zer moduz? Bi hitz baizik ez, esateko etzi hitzaldi bat eman behar dudala Huescan Anso eta Euskarari buruz. Aragoin nahiko haserre omen daude nire tesiarekin eta ez dakit tas-tas ipurdian emango ez ote didaten, kolonialismo bezala ulertu baitute batzuek Aragoin euskaraz mintzatu dela esan izana. Baina, tira!
Hitzaldia ostiralean izanen da, arratsaldeko 7:00etan, Huescako Diputazioaren Aretoan. V TROBADAS EN TORNO A LA LUENGA E LITERATURA ARAGONESA-n jardunaldien baitan. Etorri nahiko bazenu, esaidazu. Badakit oso lanpeturik zabiltzala baina, etortzerik bazenu, telefonoz deitu.
Eta beste gauza bat... Azkenean liburua argitaratu behar didate eta bururatu zait ea zuk egingo zenidakeen hitzaurre bat, orri pare bat nire liburuari aurkezpena eman ahal izateko, balio handiagokoa litzateke zure sarrera hitzak bertan egongo balira. Zuk diozun bezala, beti gabiltza gure aurreko erraldoien sorbaldetara igotzen eta hala egin nahiko nuke nik, zure sorbaldeetara igo eta handik mundua ikusi. Hitzaurrea hori egiteko modu bat izan liteke.
Ongi bada, Henrike, segi bizkor eta egongo gara!
Gabon,
Juankar
Huesca, 2008ko otsailaren 14a
Iruzkinak