HENRIKE KNÖRR: IRUÑA VELEIA 2006.06.21


Subject: Lopez-Mugartzaren tesiaren defentsa egunekoak eta bezperakoak
From: Henrike Knörr
Date: Tue, 13 Jun 2006 09:31:59 +0200

Adiskide on horiek:

Hil honen 1eko nire mezuaren ondoan, horra zenbait ohar, haren haritik, Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesiaren aldezte-ekitaldiaz eta.

1. Ekitaldia, beraz, ekainaren 21ean, asteazkenez, izango da.

2. Hona non eta noiz bilduko garen: Filologia Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Sailean.

3. Fakultatean egin behar dituzten lanak direla eta, ekitaldia ez da han izango, beste eraikin batean baizik. Baina guztiok elkarrekin joango gara Fakultatetik hara.

4. Gero, ohi denez, bazkaria dugu, 2.30etan.

5. Arratsaldean Armentiara joatekoak ginen. Baina azken egunotako berriak, berri guztiz onak, entzun ondoren, Iruña-Veleiara joan gintezkeela pentsatu dut. Gasteiztik 10 kilometrotara dago hori, eta aski litzateke auto bat edo bi mugitzea. 5etan hasiko genuke bisitaldi hori. Aztarnategiaren zuzendaria den Eliseo Gil Zubillagarekin mintzatu naiz duela bi minutu eta ez da inolako eragozpenik. Euskal hitzak dituzten pusken argazkiak erakutsiko dizkigute (puskak berak honezkero Arkeologia Museoan dira giltzapean).

6. Zuetariko zenbait kanpoan bizi zarete, eta zenbaitek ostatu beharra izango duzue. Arren, idazkari administratiboari adieraz iezaiozue lehenbailehen hori, hark bidaia agentzian behar baitu abisua eman.

7. Gogora ezazue bezperaz afaria dugula. Hoberena dateke guztiok hotelean biltzea (9etan, demagun) eta handik bi autotan abiatzea.

Ongi izan, eta agin iezaiozue zerbitzari apal honi.

Henrike Knörr

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI

HIZKUNTZAREN GARAPENAREN FASEAK, MUGARRIAK, ETAPAK ETA OINARRIAK