HENRIKE KNÖRR: NIRE MAISU HORI

Date: Mon, 05 Nov 2007 12:07:10 +0100
From: Henrike Knörr


Adiskide on hori:

País Valencià-tik etorri berria (besteak beste, Alcoiko berun famatua ikusi dut hango museoan), zure mezu atsegina ikusi dut.

Iruñeko gure eguna betea genuen zinez: liburuen aurkezpena, Miguel Sanz eta Carles Pérez Nievasi bisita, Zuzendaritzaren bilkura, Jesus Atxaren gorpua ikusi...

Aitzinetik esker mila zure tesiaren CDagatik. Hoberena nire emaztearen dendara bidaltzea.

Mila goraintzi,

Henrike Knörr

*** *** ***

Agur t'erdi, Henrike, nire maisu hori:

Zer moduz? Lehengo egunean Iruñean izan zinela esan zidan txoriño batek eta zure berri eman zidan. Nik eskolak nituenez gero, ezin izan nintzen Artxibora hurbildu, lanpeturik bainengoen.

Beste gauza bat, CD bat grabatu dizut nire tesiarekin eta orain nora bidaltzea nahi duzun esan behar didazu. Nahi baduzu bidalidazu mezu bat zure helbidearekin eta nik SEUR zerbitzuaren bidez bidaliko dizut. Unibertsitatera, etxera, nahi duzun lekura. Eta holaxe.

Askotan gogoratzen naiz zurekin eta deitu behar dizudala esaten diot neure buruari, baina, badakizu, beti izaten duzu betebeharren bat eta geroko uzten duzu... eta Axularrek dioen bezala... gero dioenak bego dio.

Ongi bada, Henrike, ongi zaindu, segi aurrera eta Oihenartek esanen lukeen bezala: "egik bathi, goitzeagati!!!"

Besarkada handi bat!

Juankar

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI

HIZKUNTZAREN GARAPENAREN FASEAK, MUGARRIAK, ETAPAK ETA OINARRIAK