"NAVARRA" PABILIOIA ETA EXPO ZARAGOZA
"Navarra" gunean euskarak jai
Neure burua marroan ikusi
Eta alde egin dut gauerdian
Neke egina, zigor gupidagabeaz
Uda baitut adore
Baina, aldi berean, dolore ekarle Maltzur Batzuentzat gaitzesgarri naizelarik ere, Bihotz Onekoentzat Maitagarria, guztiz maitea
Nekearen ondorioak jaso
Eta bazterrean gelditu diren horientzat
nire amodio guztia, eta amorrurik ez badut ere, Mintza nakion
Belarritik tiratu behar zaionari
Zeren eta pauso txikiak ematen baditut ere
Begirada batean den-dena ikusten baitut
Argi eta garbi
Batzuen lotsagabekeria guztia
Errekak zer ekarriko zain nago
Ebroaren korronteari begira ez darabilt deus ere gogoan
Ezorduan joan behar dut
Eta damutzeko inoiz ez da berandu
Juankar Lopez-Mugartza
Iruzkinak