HENRIKE KNÖRR: GUTUN GALDUAZ


2007/03/02, 15:53

Nire maisu eta adiskide on:

Lehengo egunean harrituta gelditu nintzen. Sailean zerbait bidali nizula esan zidatenean, idazkaritzan horri buruzko ohar bat baitzuten. Nik esan nien ez nizula deus ere bidali eta (...)k edo besteren batek bidaliko zizukeela esanez joan nintzen hain lasai. Beraz, orain argi eta garbi nabaritzen da kontua; hau da, edo (...) galduta edo (...) galduta ibili dela nire gutuna. Jakin beharko genuke norena izan ote den errua agian erreklamazioa egiteko. Gainera, behin galdetu nizun ea 10 euroak jasoak ote zenituen eta ezetz esan zenidan arren, lasai gelditu nintzen bidean zeudela uste bainuen. Beraz, agian egon zara pentsatzen zeinen ordaintzaile txarra eta eskatzaile ona naizen, ni hain lasai nengoen bitartean, zor guztiak kitatuak nituelakoan. Anartean, dirua ahaztuta zegoen ez dakit nongo bulego batetako kaxoi ilun batean. Hauxe komeria! 

Ongi izan eta aztertuko dut kontua. 

Mila esker lehengo eguneko afari ederrarengatik. Nire familiakoak oso pozik etorri ziren eta zurekin oso gustura egon zirela esan zidaten. Zure "fan" edo jarraitzaile amorratuak bilakatu dira haiek. 

Ongi izan, Henrike, eta jakinaren gainean izango zaitut. Diruarekin zer gertatu den jakingo dugu goiz ala berandu. 

Goraintzi! 

Juankar 

*** *** *** 

 From: Henrike Knörr Date: Fri, 2 Mar 2007 20:03:14 +0100 

 Adiskide on: Hartu dut zurea. Agian ez du merezi ikerka ibiltzea. Eta, jakina, nik ez dut inoiz pentsatu ordaintzaile txarra zinela. Alderantziz, pertsona leiala zara. 

 Ongi izan, Henrike Knörr

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI