2021-02-05

LAMIAK EDO LAMINAK, BASA HAURRAK IZANDAKO BASA ANDEREAK ?

  LOPEZ-MUGARTZA, JK (2004, 249-250 or.)   Antzeko argudio bat erabil daiteke beste mito bat azaltzeko, lamiena. Leroyren oharretatik ondorioztatzen da ingeniariak irmoki sinesten zuela 1719an Pirinioen barren-barrenean aurkitu ziren bi haurren antzeko kasuen aurrean zegoela. Basoko animalien artean haziak ziren, eta lau hankatan bakarrik ibiltzen ziren: "L'on trouva en 1719 deux autres Sauvages dans les Pyrenées, qui couroient par les montagnes à la maniére des quadrupèdes" (Rousseau 1755).

Beste batean, berak diseinatutako Port d 'Athas urmaeleko lanak zuzentzen ari zelarik, Baretous ibarreko Arette eta Aspe ibarreko Lées-Athas eta Osse herrien artean dagoen Forêt d'Issauxeko oihanean aurkitu zuten basoko neskato baten benetako istorioaren berri izan zuen. Hogeita hamar urte ziren, gutxi gorabehera, Issauxeko oihanean aurkitu zutela leku basa eta sarri haietan bizi zen neska gazte bat, oraindik umea zelarik galdu zela zirudiena. Esaten zenez, basoan jolasean ari zirela elurrak harrapatu zituen neskato talde batekoa zen. Neska haiek bakar-bakarrik eta izuak harturik aire zabalean igaro behar izan zuten gaua. Biharamunean, haietako bat falta zen, eta haren bila luzaroan aritu baziren ere, alferrikakoak izan ziren ahalegin guztiak, eta hura gabe itzuli behar izan zuten herrira:

“La Forêt d'Issaux étoit si considérable et si fournie avant qu'il y fut question de l'exploiter qu'il y a plus de 30 ans qu'on y prit une fille sauvage, d'environ 16 à 17 ans; elle habitoit, depuis 7 à 8 ans, ces bois; elle avoit été laissée par une troupe d'autres filles qui y furent surprises par la neige, et obligées d'y passer la nuit; le lendemain, elles cherchèrent leur camarade, la cherchèrent inutilement, et l'abandonnèrent.” (Leroy 1758, ap. Lopez-Mugartza 2004).

Handik urte batzuetara artzain batzuek neskatoa aurkitu zuten. Hitza galdua zuen, eta ez zuen belarra baizik jan nahi. Maule hiriko ospitalean sartu zuten, non goibeltasunak eta galdutako askatasunaren oroitzapenak lamia gaztearen bihotza inbaditu baitzuten betiko:

            “Cette fille, arrêtée ensuite par des Pasteurs, ne se ressouvenoit de rien, avoit perdu l'usage de la parole et ne se vouloit manger que des herbages; elle fut conduite à l'Hôpital de la ville de Moléon où elle a vécu longtemps dévorée de chagrin, regrettant toujours sa liberté, ne parlant jamais et restant presque immobile toute la journée, la tête appuyée sur les deux mains elle étoit d'une taille ordinaire et avoit quelque chose de dur dans sa physionomie.” (ibid.).


_______________________________________________
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, Juan Karlos (2004). Roncal, Ansó y Barétous (Bearne), tres zonas pirenaicas en contacto. In arg. Roldán Jimeno Aranguren eta Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte, Vascuence y Romance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación. Iruñea: Nafarroako Gobernua. (egilearen beraren itzulpena).

BASAJAUN, BASOKO HAURRA IZANDAKO BASA GIZONA OTE?

  LOPEZ-MUGARTZA, JK (2004, 248-249 or.)  "Handik ez oso urrun, Iratirekin muga egiten zuten Uztarrozeko oihanetan, Basajaun basoko jauna bizi izan zen, Erronkarin Basajein edo Basaxein deitua. Hala adierazten digu bertako toponimiak. Basajeina (gaur egun Basisaina) eta Basajeinburua Uztarrozeko toponimoak dira, Lunoko Punta izeneko parajearekin bat datozenak. Han, Basajein Uturburua izeneko tokian, basoetako jaunari egarria asetzen zion iturri bat dago, Erronkaritik Iratiko Oihaneko bere babeslekurainoko ibilbide luzeetan.

Asko dira izaki mitiko honen existentziarekin zuzenean lotutako istorioak, baina, beharbada, harrigarriena -teknikari ilustratu baten lumatik sortua baita- Leroy jaunak idatzi zuena da. Gizon honek, Frantziako Erregearen itsas armadako portu eta armategietako ingeniaria zenak, Iratiko Oihanean egur erauzketa lanak zuzentzen zituen eta bere txostenean kontatzen du basa gizon batekin izandako bizipena. 

Bere lana, erregearen armadako ontzietarako arraunak egiteko erabiliko ziren zuhaitz mozketa gainbegiratzea zen. 1758. urtea zen, eta, mozketak egin ahala, Leroyk bere liburuan datu tekniko guztiak idazten zituen; gainera, marjinetan, egurgileen ahotik entzuten zituen datuak gehitzen zituen.

Leroyren oharrei esker, badakigu Iratiko Oihaneko haitzik malkartsuenetan, Basajein Uturburuako iturritik ez hain urrun, gizon handi bezain on bat bizi zela, basati onaren mitoaren benetako adierazle. Hartz bat bezala jantzita zihoan (Labarère eta Dumonteilen irakurketaren arabera, ap. Lopez-Mugartza 2004), edo bera bezain iletsua zen (Christian Desplaten irakurketaren arabera, ibid.), beti erne egoten zen "alerte comme les hisars" sarrioek bezain bat, eta une oro alai eta umore onez agertzen zen. Ikusi zutenek zioten itxura gozoa zuela, nahiz eta bere manerak finak ez izan.
Sarritan artzainen bordak bisitatzen zituen, baina aurkitzen zuena errespetatzen zuen eta ez zuen ezer eramaten. Ez zuen ez ogirik, ez esnerik, ez gaztarik ezagutzen. Haien plazerrik handiena artaldeak jazartzea eta sakabanatzea zen, ez zien inolako kalterik egiten, eta modu xalo horretan barre egiten zuen eta haur batek bezala gozatzen zuen: "Son grand plaisir étoit de faire courir les brebis, et les disperser en faisant de grands éclats de rire, mais sans jamais leur faire du mal" (ibid.).
Baina, une batetik aurrera, Iratiko artzainak zakurrak bordetan uzten hasi ziren, Basajaun bertan sar ez zedin eta gazta jan ez ziezaien. Borda batean sartzen saiatzen zen bakoitzean zakurrek ausiki egiten zioten. Handik aurrera, basoetako jauna ez zen gizakiez fidatu, eta denboraldi batez ihes egin zuen. Harrezkero ez zion inori hurbiltzen uzten eta gizakiengandik ezkutatzen zen, harik eta egun batean, bere gordelekutik irten zen kinka larrian zeuden Leroyren gizonak laguntzeko. 

Goizeko lehen orduak ziren, eta bordetan lo egin zuten egurgileak ezin ziren bertatik atera gau hartan bota zuen elurte handiagatik. Harrapatuta zeuden. Une hartan, estali gabeko zirrikitu bakanetatik Basajaun hurbiltzen ikusi zuten. Atearen aurrean jarri eta bi eskuez osorik kendu zuen. Egurgileek batetik esker oneko eta bestetik izutu gisa begiratu zioten, eta hark barre egin zuen. Egurtzaileetako bat hurbiltzen saiatu zen, baina bera aldendu egin zen eta barrez ihes egin zion irri karkail handiz eta ozenez: "Un de ces gens se glissa doucement pour tâcher de le saisir par une jambe; plus il le voyoit approcher, et plus son rire redoubloit; ensuite il s 'echappa" (ibid.).

M. Paul-Marie Leroyren kalkuluen arabera, gizon hark hogeita hamar bat urte izan zitzakeen, eta oihan horren hedadura izugarria kontuan hartuta, uste zuen noizbait galdu zen ume bat izan zitekeela, gizakientzat hain latza zen ingurune horretan irauteko bideak aurkitu zituena."
 
_______________________________________________
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, Juan Karlos (2004). Roncal, Ansó y Barétous (Bearne), tres zonas pirenaicas en contacto. In arg. Roldán Jimeno Aranguren eta Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte, Vascuence y Romance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación. Iruñea: Nafarroako Gobernua. (egilearen beraren itzulpena).







2020-12-05

Ene laztan gozo ederra... (Ca. 1515)



Azken egun hauetan bazterrak inarrosi dituen berria da: XVI. mendeko olerki bat aurkitu dela Oñatiko Artxiboan. Testua Rosa Aierbe doktoreak aurkitu zuen eta berehalaxe Ramon Martin Artxiboko zuzendaria jakinaren gainean jarri zuen. Honek Iago Irijoa historialariaren eta Ander Ros filologoaren laguntzarekin agiria aztertu zuen eta ikerketa taldeak euskara arkaikoan idatzita zegoela ikusi zuen.

Ikerlariek arazo handiak izan zituzten testua bera irakurri ahal izateko, euskaraz idatzitakoa erdaraz idatzitako agiri baten marginetan aurkitzen delako. Zenbaitetan euskal testua erdal testuaren gainean gainjartzen da eta agiria irakurtzeko argazki hiperespektrala egiteko beharra izan dute bi testuen tinta bereizteko bata bestearengandik zailtasun agerikoak baitaude.

Jatorrizko agirian argi eta garbi ikus daitezke agiriak dituen zailtasunak marginetan idatzita duena irakurri ahal izateko (ik. AHPG-GPAH 2/0801,D50r, in Martin Suquia, 2020).

Oinatiko Artxiboaren orrian argitaratu da Rosek, Irijoak eta Martinek  (2020) proposatzen duten transkripzioa eta haien irudiz izan daitekeen balizko interpretazioa. Ander Ros Cubas (Onomastika elkartea) transkripzioaz eta interpretazioaz arduratu da; Iago Irijoa Cortes (Ereiten Z.K.) transkripzioaz eta interpretazioaz eta Ramon Martin Suquia (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa) transkripzioaz. Hona hemen haiek ondorioztatu dutena: 


Transkripzioa


Balizko interpretazioa


Ene laztan gozo ederra, penaz penaçen naçu

 

 Ene laztan gozo ederra

penaz penaçen naçu

orreyn culez nindu(l)çula / nola amora nençaçun ori escuan ezpata

 

- Orreyn culez ninduçula

Nola amora nençaçun

ori escuan ezpata?

çeure escuoz naraçu andicoz eta ebeticoz/

Çeure escuoz naraçu

andicoz eta ebeticoz

barçaçio diqueçut ezcutaria, usatu eztet arma guiza erayten lecobidi guiçon gaztea,/

 

- Barcaçio diqueçut ezcutaria,

usatu eztet arma guiza erayten

lecobidi guiçon gaztea

Amore minez penaçen, olloa lumaz, estari ni amorez, (estari) yçerdi ene barco negarre/tan çal/diac […]ue/rileyara/

Amore minez penaçen

olloa lumaz estari

ni amorez yçerdi

ene barco negarretan

çaldiac  [ag]ueri leyara

Niri […]uan / çatan ne/ure amo/rea, le(o)/na […] ez/quero/, oy […]adu/cat neu/re vioçean barruna.

 

 - Niri [j]uan çatan neure amorea

leena [on]ezquero

oy [d]aducat neure vioçean barruna.

[…] bat/ean ni/joeala

[Egun] bat/ean ni/joeala

 

Goyçean / goy /çic jaqui / ninçan / astean / egun / vatean / astean e/gun vatean / da astele/en goy/çean ne/ure laztan / velagay / au[…] çequidan / arrean / Neurc / nay ene/ban / vian, çe/onçan aldean / colpe andi/ac  jo nen/guian Vio/ç onen e/erdian /

II

Goyçean goyçic jagui ninçan, astean egun batean, astean egun batean, da asteleen goyçean neure laztan velagay au[si] çequidan arrean neurc nay eneban vian, çeonçan aldean colpe andiac  jo nenguian, vioçonen erdian.

Eliçara va/niejoean / colpea(u) / arr neçane/an Velau/rico jarri ninçan, Alderean aurrean. Neure pecatuaz confesatu eguin e/ba[…] bequela, penetençia eman çidan, Vide nevan bequela.

Elizara vanijoean, colpea[u] ar neçanean Velaurico jarri ninçan, alderean aurrean neure vecatuaz confesatu, eguin [n]eba[n] bequela penetençia eman çidan, vide nevan bequela.

Vitarteco em(an) ni[…]gon

Vitarteco em[en] ni[a]gon




ERREFERENTZIAK

Martin Suquia, Ramon (2020). 'Ene Laztan gozo ederra...' dokumentu testuinguruaren eta paleografiaren analisia. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa. Hemen eskuratua: http://oinati.gipuzkoakultura.net/eu/kontserbaturiko-dokumentuak/26/216.html

Ros Cubas, A.; I. Irijoa Cortes eta R. Martin Suquia (2020/12/05). Ene laztan gozo ederra... Lehen transkripzioa eta Interpretazioa. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa. Hemen eskuratua: http://oinati.gipuzkoakultura.net/eu/kontserbaturiko-dokumentuak/26/218.html

Informazioa gehiagorako: Wikipedia (2020/12/04). Ene laztan gozo ederra...  Wikipedia Entziklopedia Askea. Hemen eskuratua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ene_laztan_gozo_ederra...

2020-10-29

Internet eta etika: baimenik gabe eskegitako materialaz

Oso bitxia da nola nabigatzen duen informazioak Interneten itsasoan. Adibide bezala, horra hor nire baimenik gabe zabaldutako aurkezpen bat, nire ikasleentzat eta haientzat bakarrik gure Unibertsitateko Gune birtualean noizbait eskegi nuen materiala. Orain Interneten dago baten batek, nire baimenik gabe, zabaldu duelako.

Etikoa al da? Nola ailegatzen da material hau nire Ikasgelategi Birtualetik, pasahitzen bitartez babestuta dagoen lekua den horretatik, "slideplayer" erakundearen eskuetara?

Eskatu behar dut kentzeko? Ohore bat ote da baten batek nire lanak zabaltzea "slideplayer" horren bitartez? Ohoratua sentitu behar naiz eta pozik, edo haserre egon behar dut nire baimenik gabe materiala zabaldu delako? Nahikoa da egilearen izena aipatzearekin barreiatu ahal izateko bere lana egileak ezagutzen eta kontrolatzen ez dituen bitartekoen bidez?

Noraino iristen da Creative Commons lizentzia batek ematen dizun kopiatzeko aukera?

Gogoeta egiteko gaia dugu hau, beraz. 

Hauxe da libre dabilen nire aurkezpen baten helbide elektronikoa:


Hizkuntzaren Didaktika I
 

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA Juankar Lopez-Mugartza Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

https://slideplayer.es/slide/17521542/


HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZATIK UNIBERTSITATERAINO 2002. URTEKO NAFARROAN

  LOPEZ-MUGARTZA,   J.   K.   (2002).   Euskal   Unibertsitatea   Nafarroako   Unibertsitate   Publikoan [Haur eta Lehen Hezkuntzatik Uniber...