Zilarrezko iltzerik ez du nire paperezko ontziak
Elkarri gaizki loturiko ohol xumezko intxaur oskola bera
Zirrikituetatik ur pixka bat sartzen da
Noizbehinka gehiago
Baina ez naiz beldurtzen, eguzki maitakorra dugu
Ohiturik nago eta Itsaso Beltzetik beltzenagoetarako beltzean
Jendez gainezka, giza enbor metaren artean
Haize hezeak, itsas gesala bi ezpainetan, inurriturik
Branka izugarria gerta lekioke nornahiri
Niri izan ezik, ai eroa, eta igerian ere ez dakit!
Baneki ere, egiaz, zer axola?
Txoria banintz xederan eroriko bainintzen
Balea izaki eta
Urak puztuko dituen gorpu itoen sarearen marroan
Itsas ertzera hel banendi ere, atxilo hartu eta
Ziegaren argi dardartiaren hotz gelatuaren miraz
Kolpez hil ninteke oraino kostaldeko kaserna batean
2006-10-25
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
e-Portfolioa Portfolioa hitza entzuten da maiz irakasle askoren ahotan, baina zenbaitetan ez dakigu zehatz-mehatz zer den eta haiek zeri ...
-
* * Irulegiko eskua Balio akademikorik gabeko JOLAS FILOLOGIKO-LITERARIOA Gaur egun dakigunarekin testua ezin da deszifratu Nire ekarpen ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina