IRUÑEKO BATASUNAREN PRIBILEGIOA _ Euskaraz

 

Karlos Jainkoaren graziaz Nafarroako erregek, Nemouxko dukeak. Orain eta etorkizunean honako gutun hauek ikusi eta entzungo dituzten Guztiei. Agur. Jakinarazten dugu ezen gure Iruñea hiri oso nobleko San Zernin Burguko, San Nikolas Herriko eta Nabarreriako alkateek, zinpekoek eta unibertsitateek ohartarazi eta aditzera eman digutela, ezen iragan garaietan, haiek hiru jurisdikzio, hiru alkate eta hiru zinpekoen etxetakoak izateagatik, eztabaida, zatiketa, desadostasun, istilu, hilketa eta zauri anitz gertatu zirela haien artean, eta horien ondorioz, hainbat aldiz, gure hiri oso noblea deuseztatzear eta erabat suntsitua izateko zorian egon dela. Eta finean, gu eta gure biloba oso maitatu eta oso estimatu On Karlos, Vianako Printze eta Peraltako, Corellako eta Cintruenigoko jauna aurtengo uztailean aipatu gure hiri oso noble honetan sartu ginen azken aldian, giza leinuko etsaia jazartzen ari zitzaigularik, unibertsitate horien artean laido, eskandalu eta gaitz handiak sortu ziren, eta aipatu gure Iruñea hiri oso noblearen erabateko suntsipena gertatuko zatekeen, bai eta heriotz anitz ere, Jainkoak eta guk jarri genituen erremedioengatik izan ez balitz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI