Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2006

BRODATZEN ARI NINTZEN

Irudia
Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk; Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik; Itsasoko aldetik, untzian kantaturik. Brodatzea utzirik, gan nintzen amagana; Hean jaliko nintzen gibeleko leihora, Gibeleko leihora, itsasoko aldera? Bai, habil, haurra, habil, erron Kapitainari Jin dadin afaitera, hantxet deskantsatzera, Jaun Kapitaina, amak igortzen nau zugana Jin zaiten afaitera, hantxet deskantsatzera, Hantxet deskantsatzera, salaren ikustera. Andre xarmanta, hori ezin ditekena Iphar haizea dugu, gan behar dut aintzina, Ezin ilkia baitut, hauxe da ene pena. Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira, Han emaiten diote lo belharra papora Eta untzi handian lo dago gaixo haurra. Jaun Kapitaina, nora deramazu zuk haurra? Zaluxko itzulazu hartu duzun lekura, Hartu duzun lekura, aita-amen gortera! Nere marinel ona, hedazak, heda bela! Bethi nahi nuena jina zaitak aldera! Ez duk hain usu jiten zoriona eskura! Jaun Kapitaina, nora ekarri nauzu huna? Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura. Hart...

BALEA ETA BATELA

Zilarrezko iltzerik ez du nire paperezko ontziak Elkarri gaizki loturiko ohol xumezko intxaur oskola bera Zirrikituetatik ur pixka bat sartzen da Noizbehinka gehiago Baina ez naiz beldurtzen, eguzki maitakorra dugu Ohiturik nago eta Itsaso Beltzetik beltzenagoetarako beltzean Jendez gainezka, giza enbor metaren artean Haize hezeak, itsas gesala bi ezpainetan, inurriturik Branka izugarria gerta lekioke nornahiri Niri izan ezik, ai eroa, eta igerian ere ez dakit! Baneki ere, egiaz, zer axola? Txoria banintz xederan eroriko bainintzen Balea izaki eta Urak puztuko dituen gorpu itoen sarearen marroan Itsas ertzera hel banendi ere, atxilo hartu eta Ziegaren argi dardartiaren hotz gelatuaren miraz Kolpez hil ninteke oraino kostaldeko kaserna batean

L'HEAUTONTIMOROUMENOS, Baudelaire

Irudia
Je te frapperai sans colère Et sans haine, —comme un boucher ! Comme Moïse le rocher, — Et je ferai de ta paupière, Pour abreuver mon Sahara, Pour abreuver mon Sahara, Jaillir les eaux de la souffrance, Mon désir gonflé d’espérance Sur tes pleurs salés nagera Comme un vaisseau qui prend le large, Et dans mon coeur qu’ils soûleront Tes chers sanglots retentiront Comme un tambour qui bat la charge ! Ne suis-je pas un faux accord Dans la divine symphonie, Grâce à la vorace Ironie Qui me secoue et qui me mord ? Elle est dans ma voix, la criarde ! C’est tout mon sang, ce poison noir ! Je suis le sinistre miroir Où la mégère se regarde. Je suis la plaie et le couteau ! Je suis le soufflet et la joue ! Je suis les membres et la roue, Et la victime et le bourreau ! Je suis de mon coeur le vampire, —Un de ces grands abandonnés Au rire éternel condamnés, Et qui ne peuvent plus sourire ! Charles Pierre Baudelaire , Les Fleurs du Mal

THE VOICE THAT EMIGRATED / The Cats of the Lamppost in the Park (The Scaffold - Pikota)

Irudia
As if they were escaping The wandering swallows Are like a quiet Babel without language They go towards the sea Flying among clouds To Juan de Beriain and Michel Labéguerie swallows of the Basque language The Scaffold When you say that language is dying It is as if you said that fire is being extinguished When I say that language is dying It is as if I said that the lamb is dying But fire is extinguished naturally, by itself And the lamb, nevertheless, is sold by a Judas It is crucified unjustly by a Pilate And a Longinos hangman kills it Urkabe, urkamendia... Pikota Hizkuntza hiltzear dagoela diozunean Sua itzaltzen ari dela diozunean bezala diozu Hizkuntza hiltzear dagoela diodanean Bildotsa hiltzear dagoela diodanean bezala diot Alabaina, sua berez itzaltzen da Bildotsa, berriz, Iskariote batek saldu Pilato batek bidegabekeriaz gurutziltzatu Eta Longino borrero batek hiltzen du The Voice that Emigrated I write in the language of my ancestors, because that is, or bett...

GARRAREN ETA KARROIAREN MARGOAK

AMAIA ITURBIDE Azalaren mintzoa Euskaldunon Egunkaria, 1995-05-28 http://www.susa-literatura.com/kritikak/egunkaria/krit0262.htm "Garraren eta karroiaren margoak" Juan Karlos Lopez-Mugartza Euskaltzaindia-BBK, 1994 Esku artean dudan poemarioa, "Garraren eta karroiaren margoak" (Euskaltzaindia-BBK, 1994) izenekoa, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena da, azala eta irudiak Iñaki Billelabeitiarenak direlarik. Felipe Arrese y Beitia Saria irabazi zuen 1993an. Bost ataletan tajutua, munduaren sorreraz eta ondoko egutura-moldaketa historikoaz dihardu, honako mezu hau igorriz: historia herri xeheak egina da, esklabu eta galtzaileek, eta ez jauntxo eta ugazabek. Intrahistoria dakarkigu, hizkera indartsu eta estratoz estrato mailakatu baten bidez. Adierazpen bortitzerako joeraren abiapuntua izenburuan bertan dago, non historia dinamizatzeko garra eta karroia aukeratzen dituen, bi zirrara kontrajarri, bi irudi ernari eta, bidenabar, mingarri. Une oro ispiluaren bi aldeak isla...

HATSAREN POESIA 2007

OXTIKENEA EDO HATSAREN POESIAREN IRAULTZA POETIKOA Oxtikenea edo hatsaren poesia https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/29016 “HATSAren POESIA” Nafar Poesiaren I. Biltzarrean  https://academica-e.unavarra.es/handle/2454/9322 Gaurko gure gizartean ez dago ezertarako astirik eta etekinak sortzen ez dituzten gauzentzako, hots, poesiarentzako lekurik ez dago. Garai txarrak bizitzen ari gara eta horretaz ohartzeak ez digu inongo mesederik ematen, aitzitik, ezerezaren amildegi sakonetara hurbiltzen gaitu eta ezjakintasunean bizi nahiko genuke. Auxtin Zamorak dioen bezala: "Pentsatzen dugunaren erraitera libro gara, baina ez bizitzera".  Literatura sortu zen une beretik olerkariak lehen mailako idazletzat hartuak izan ziren. Honela izan da beti, Grezia klasikotik gure egunetara arte. Gaur, ordea, kutsatuak baleude bezala tratatuak izaten dira. Aspergarriak dira, irakurtzeko "zailak". Hiztegi "bilatua" darabilte eta inork ez du haiek esan nahi dutena ulertzen...