Aurkezpen eraginkor baterako gida
Helsinkiko Unibertsitatea: "Jakintzaren indarrarekin munduarentzat"
1.
Egitura
Antolatu zure aurkezpena
egitura argi batean, sarrera, garapen eta ondorio batez osatua. Jarraitu zure
idatzizko lanaren ordenari berari. Diapositiba desberdinak erabil itzazu sekzio
bakoitzerako, informazio ezberdina diapositiba berean nahastu gabe. Ziurtatu
koherentziari eusten zaiola aurkeztutako informazioan. Aurkezpena antolatzeko
unean honela jokatu:
- Aurkezpen-diapositiba: izenburuarekin,
zure izenarekin, Unibertsitatearen logoarekin, Fakultateko izenarekin, MBL-ren
zuzendariaren izenarekin eta urtearekin (2024, ekaina).
- Bigarren
diapositiba: landuko diren gaien aurkibidea.
- Azken
diapositiba: erabilitako Bibliografia.
2.
Diseinua
Aukeratu diseinu garbia eta argia zure
diapositibetarako. Erabili tamaina egokiko letrak, epaimahaiko kideek urrutitik
irakurtzeko modukoak izan daitezen. Saihestu gutxi ikusten diren letra txikiak
eta grafikoak. Kontraste handiko koloreak erabil itzazu, batez ere zuria eta
beltza, eta, esaterako, urdina eta gorria edo beste koloreren bat informazioa
nabarmentzeko. Baina ez erabili kolore gehiegirik. Hondoa bera ere argia izan
dadin. Zuria bada, hobeto. Animazioak ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen
dizuet epaimahaikideak ez nahasteko.
3.
Edukia
Sartu informazio garrantzitsua eta zehatza zure
diapositibetan. Erabili binetak, grafikoak edo irudiak zure puntuak
ilustratzeko eta epaimahaikoen arreta mantentzeko. Ez gehitu estetika hutsezko
irudirik; ahozko aurkezpenak justifikatu behar ditu. Grafikoek eta irudiek
zuzeneko lotura izan behar dute ahozko azalpenarekin edo diapositibako
testuarekin. Loturarik ez badute, balorazio negatiboa jaso dezakete.
4.
Denbora (15 minutu, 20 minutu gehienez)
Nabarmendu zuen
Proposamen Didaktikoan, eta denbora gehiena hari eskaini. Banatu denbora
honela:
- Lehen herena
(5’ edo 6’): Aurkezpen pertsonala (nor zareten, epaimahaikoei agurra)
eta zuen MBL-ren azalpen teorikoa. Landutako egileak, iritzi interesgarrienak
eta zuen gaiaren garrantzia azaldu. Zenbat dakizuen erakutsi. Epaimahaikoek haien aurrean
gaia ongi menperatzen duen aditu bat ikusi behar dute.
- Azken
bi herenak (10’ edo 12’): Proposamen Didaktikoaren
aurkezpena. Erakutsi gaia ongi menderatzen duzula eta praktikan
aplikatzeko gaitasuna duzula. Gehitu Bibliografiaren azken diapositibaren
aurrean Ondorioei eta Etorkizuneko Gaiei buruzko beste diapositiba bat, zure
proposamenaren ondoren jarraitu beharreko bide posibleak adieraziz.
Utzi
denbora, 10 bat minutu epaimahaikideek galderak egin ditzaten. Epaimahaiko
guztiek egin behar dute gutxienez galdera bat. Ohikoa da. Ez da
jendea harrapatzeko. Lasai egon. Antzezlan baten antzekoa da, zuek zarete
protagonistak eta besteak publikoa. Epaimahaikideak serio egongo balira ere, ez
kasurik egin, zuek egon behar duzue beti irriño batez eta konfidantzaz beterik.
Aurrean izango dituzuenak irakasleak dira, ez dute inongo gogorik zuek
suspenditzeko. Zuek ongi egiten baduzue, haiek ongi baloratuko dute zuen lana.
Une batez “zurian” geldituko bazinate zer esan jakin gabe, ez larritu. Aipatu
argi eta garbi haria galdu duzuela, diapositibari begiratu, eta segi kontatzen
diapositibarekin zerikusia duen beste edozein gauza.
5.
Entseatu eta praktikatu
Etxean zaudelarik, zure senideei, lagunei edo,
grabazio bat eginez, zeure buruari, aurkezpen bat egin. Saio bat gutxienez egin
azterketara etorri baino lehen. Denbora kalkulatzeko eta neurtzeko baliagarria
gertatuko zaizu. Egin zure aurkezpena hainbat aldiz, edukiarekin ohitzeko eta
modu naturalean jariatzen dela ziurtatzeko. Horrek seguruago sentitzen eta zeure buruari konfiantza ematen lagunduko dizu.
Iruzkinak