Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2007

ANTIMUÑO DA ZEGAMAKO BASERRI BAT

Antimuño da Zegama’ko baserri bat. Ango anaie bi mendiin gora eizeako asmoon irtem ementzien. Mendiin zebiltzela, iñusturiketan asi eta berealdiiko erauntsie gañeen zoela-ta, igeska ementzijootzen Saadar’ko gain-zelaiti aurrera. An txabola aundi bat ikusi ementzoen eta bertan sartu. Laster artalde bat ere etorri ementzan eta zuzen barrura danak. Azkeneko baita artzaie-ree, begi-bakarreko gizon aundi bat: Torto. Torto'k orduun atea itxi aguro arri aundi batekin. Antimuño'kook ikusi zitunen, biitan zaarrenari "i, gaurko" esan ementzion eta besteari "i, biarko". Laster zaarrenari burruntzie sartu ementzion soñeen eta sutan erre eta gero jan. Ondoren zerraldo lurreen etzan eta lotan jarri ementzan. Olako aspook bezela ementzebillen, gora ta beera, aren bularra asnaska aundi bateen. Orduun Antimuño gazteek burruntzie artu eta sutan gorittu eta Tortoori begiin sartu ementzion. Torto jeiki eta, bere burruntzie begiin zoola eta itxututa, an ementzebill...

OLERKI DEBEKATUA NAFARROAN

Irudia

BALEA ETA BATELA

Irudia

EMIGRATU ZUEN AHOTSA

URKABE Hizkuntza hiltzear dagoela diozunean Sua itzaltzen ari dela diozunean bezala diozu Hizkuntza hiltzear dagoela diodanean Bildotsa hiltzear dagoela diodanean bezala diot Alabaina, sua berez itzaltzen da Bildotsa, berriz, Iskariote batek saldu Pilato batek bidegabekeriaz gurutziltzatu Eta Longino borrero batek Hil egiten du EMIGRATU ZUEN AHOTSA Ihesean balebiltza bezala enara iragankorrak hizkuntzik gabeko Babel isil baten antzera itsasorantz doaz hegalaldian hodeien artean Michel Labéguerie eta Juan de Beriain euskararen enarei Nire arbasoen hizkuntzan idazten dut eliz barruti honen mintzaira nagusia delako —edo hobeki erran, zelako— eta nire asaba zaharrek honako hizpide honen zenbait ataletan aurkako iritziak izan zitzaketen arren eta hiztegiaren aldetik bertze zenbait hitz ez ulertu edota haiek erabiltzen zituzten hitz anitz galdu edo ahantzi eta ele eder haiek ulertzerik eta erabiltzerik ez dudan arren, Erresuma honen Hiri buruzagian ibi...

ORREAGA BALADA OLAZTIKO EUSKARAZ / ARTURO CAMPION

I.- Gauberdiya da. Karlomano Erregia Auriz-perrin dó bere soldaubakin. Ez da ager ez idargirik eta ez izarrik zeru illunian; irruti ikusten dia su aundiyak mendiyan; Franzesak kantaitan ai dia erriyan; Altabizkargo inguruban sentitzen dia otsuan izugarrizko garrasiyak, eta Euskaldunak chorrochten tubei bitartian bebein dardo ta aizkorak Ibañetako aritz eta arritan II.- Larritasunakin do Karlomano eta ezin loak artueu oyan onduan bere mutiko chiki bat leitzen ai da amoriyozko historiya bat; irutiso Erroldan indartsubak garbitzen ai da Durandarte ezpata famatuba; bitartian Turpin arzobispo onak erezaten ai da Jainkuan Ama santubai. III.- Nere mutiko, –esaten deu Karlomanok;–zer ots da gaubeko isiltasuna austen den oi?–Jauna,–eantzuten deu pajiak; Iratiko, itsasua baindo aundiyoko basoko arbolain ostuak dia, aiziak moitzentubenak.–Ah! gazte maitia, eriyotzian otsan antza deka, eta nere biyotza ikaatzen da. IV.- Gauba arras iluna dó. Ezta ager zeruban ez idargik eta ez izarrik; irrutia iku...

ERESI

Aineza gal bizia goiz batez iskilludun, ixil eta zutik guduz hilda lur zâr honen maitez mendietan, etsaien eskutik. Aininderor gaztaroan, nerau ikurrinik et' ikurrik gabe, ezpainetan othoitzik ez, birau- itzalik ez, baikor, ez herabe. Ainitza gal hats, arima, odol heuretako, nire jainko eidol maitea, Lur!, mendi-gudu baten, eguzkiek, inguruz inguru, ene soin haur berriz sor haiduru, hiretan lo, garrez jo lezaten. Jean Mirande

GOGO LOTIA

Gogo lotia, esna zaite, erne begira Bizitz au iges doaiela, Eriotza ixil-ixilik datorrela. Laister doaie poz-aldia, Esnatzean min dario, Norinahi lêna, oraiña baiño Obe dela derizkio. Bertango bapatean amaitzen da ta, Gogoetan zûr geralarik, Etorkizuna uste zagun igarorik. Ez itxulaztu gerokoak luzaro Luzarogo liraukenean; Orok igaro bear dute Ein berean. Ibai dira bizitzak, badoazi Itsaso dan eriotzera: Ara doa jabego guzi zuzen-zuzen itotzera.

DEIA

Lendik zetorrenan deia: -- "Aizak, iii..." Burua ikasketan nastua niñan. Aren otsa, kezketan galdua unan. Urrutitik berriro: -- "Aizak, iii..." Etxean opor-aldiak poza zerionan. Udaldia, itxasoa, mendia nizkiñan. Berriro urbillago: -- "Emen ni!..." Xabier Lizardi

NAFARROAKO II. POESIA BILTZARRA

JOSU JIMENEZ MAIA Friday, May 25, 2007 Muga guztien gainetiko eta sasi guztien azpitiko poesia Kultura eta hizkuntzen ondarea balio handiko altxorra da, babestu eta garatu beharrekoa, eta ezinbestekoa da ahalegintzea aberastasun hori izan dadin elkar aberasteko eta elkar ulertzeko, eta ez, komunikaziorako oztopo, batzuek ulertu nahi duten gisara. Horregatik, muga fisiko guztien gainetik eta sasi uste edo uste ustel guztien azpitik bideratu dugu Aspaldiku Elkartea. Aspaldiko partez behar zena. Poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zuten. Aspaldiko kontua da, beraz, poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, entzutea, sortzea, idaztea, gozatzea. Aspaldiko partez ibiltzen ginen batzuk egitasmo horren inguruan jira-biran; iaz estreinakoz egindako Nafar Poesiaren Bestaren harira bildu ginen batzuk eta aspaldiko egitasmoa gauzatu dugu. Gure xedeak xumeak bezain ...

EMIGRATU ZUEN AHOTSA

HERRITIK ATZERRIRA JOALEA Ihesean balebiltza bezala enara iragankorrak hizkuntzik gabeko Babel isil baten antzera itsasorantz doaz hegalaldian hodeien artean JUAN DE BERIAIN Nire arbasoen hizkuntzan idazten dut eliz barruti honen mintzaira nagusia izan eta ederrena delako, zenbait ele berezi baitu, anitz galdu edo ahantzi diren arren. Erresuma honen hiri buruzagian ibiltzen den hizkera dut gogoko, uhaitzeko ur iragankorren antzerakoa baita, etorkina eta joailea, hemen beti dagoena, hedatuenik eta zabalduenik, beti zahar eta beti gazte, aldaketa etengabean, gure herri ttipi eta handi guztietan zailtasunik gabe entelegatzen edo konprenitzen den bakarra. HIZKUNTZA GUTXIAGOTUA Gaur egun, gureari hizkuntz "gutxiagotua" deritza. Etxekoneko, aldameneko eta auzokoen mintzamoldeak irentsi gaitu. Gurea ulertu ez baina ulertu nahi duenak dakienari galde egiten ahal dio eta ulertuko du, denok berea ulertzen baitugu, baina ulertzen ez duenak, fitsik ere ulertzen ez duenak, ez badu ulertu ...