GENIE EDO ETIKA ZAINTZEKO BEHARRA (Maciones & Plummer, 2011)

Genieren kasua oso adibide hunkigarri eta asaldagarria da, eta hainbat galdera etiko eta zientifiko konplexu planteatzen ditu. Genie, neska kaliforniar bat, abusu eta isolamendu bizitza bat jasan zuen oso adin goiztiarretik. Bere etxeko gela batean itxita 20 hilabete zituenetik 13 urte bete arte, bere aitaren ankerkeriak eta zabarkeriak markatu zuen bere bizitza.

Genieren historiako alderik tragikoenetako bat desgaitasun fisikoa da. Akats bat zeukan aldakan jaiotzetik, ibiltzea eragozten ziona. Zainketak eta laguntza medikoa jaso beharrean, aitak tratu txar fisikoak eman zizkion. Bere desgaitasunari behar bezalako arreta ez emateak ondorio sakonak utzi zituen bere garapen fisiko eta emozionalean.

Bere giltzapetze luzean, Genie baldintza ankerretan jarri zuten. Urteak eman zituen bakartasun osoan, giza kontakturik eta estimulaziorik gabe. Interakzio bakarra familiarekin izan zuen, hura ere egoera disfuntzional batean harrapatuta baitzegoen. Biluzik eta bakartuta zegoen, aldi luzez aulki bati lotuta, eta horrek behar bezala mugitzeko gaitasunik gabe utzi zuen.

Genieren kasuak funtsezko dilema etiko bat planteatzen du ikerketa zientifikoan eta psikologian. Alde batetik, bere historia oso interesgarria da zientziarentzat, giza garapenak nola funtzionatzen duen eta muturreko isolamenduak pertsona bati nola eragiten dion hobeto ulertzen lagun dezakeelako. Hala ere, Genieren ikerketak ikerketa-subjektuen tratamenduari buruzko kezka etikoak ere planteatzen ditu, bereziki hainbeste sufritu duten pertsona kalteberak direnean.

Komunitate zientifikoak aurre egin behar dio giza garapenari buruz gehiago ikasteko nahia orekatzeko erronkari, ikerketa-subjektuen eskubideak eta duintasuna babesteko erantzukizunarekin. Genieren kasuan, beste modu batean esku hartu behar ote zen galdetu zaio bere buruari, osasun mentala eta emozionala kontuan hartuta.

Azken finean, Genieren kasuak ikerketa zientifikoan gai etikoak sentsibilitatez eta enpatiaz jorratzearen garrantzia azpimarratzen du, eta jakin-min zientifikoaz gain, gizabanakoen bizitzak eta ongizateak lehentasuna izan behar dutela gogoraraztea. Hurrengo lerroetan Maciones & Plummer (2011) soziologoen iritzia aipatzen da gai honen garrantzi etikoaren inguruan.

Juan Karlos Lopez-Mugartza.

Etika

Soziologo batek bere bizitzako orduak (askotan ehunka ordu) emateko eskatzen dio pertsona bati bere istorioa kontatzeko. Prozesu hori oso mingarria izan daiteke inkestatua den pertsonarentzat, eta ahalegin handia egin behar da pertsona hori eroso senti dadin. Eta horren guztiaren amaieran (konfidentzialtasuna dela eta), pertsona horrek anonimotasunean jarraitu behar du, soziologoak bere azterlanaren emaitzak argitaratzen dituen bitartean. Kasu batzuetan, abusu batzuk jazarri dira: "Kasu-azterlan" baten amak (Genie-rena, 13 urte zituela isolamendu osoan bizi zen "neskato basati" batena, eta ondoren psikologoek zehatz-mehatz aztertu zuten) salaketa bat aurkeztu zuen ikertzaileen aurka, "Prestigioagatik eta onurengatik" informazio pribatua eta konfidentziala eman zela eta Genie-ri azterketa "ez oso zentzuzkoa eta eskandaluzkoa" egin zitzaiola argudiatuta. 

Kaltea

Ikertzaileen jardueren ondorioz aztertutako pertsonek jasan dezaketen kaltea da azken kezka bat. Gizarte-zientzian kasu asko gertatu dira zeinetan aztertutako komunitateak kaltetuta gertatu direla haiei buruz egin diren azterketen ondorioz (anitzetan bidegabeki deskribatuak izan direla sentituz); edo gizabanako batzuek beren esperientziak kontatu dituzte, gero modu negatibo edo sentsazionalistan jaso direnak.

Herri bateko eskola-maisu batek Nancy Scheper-Hughes antropologoari esan zion bezala:

Ez da zure zientzia zalantzan jartzen ari naizena, baizik eta hau: ez al dugu eskubiderik aztertua ez den bizitza bat izateko? Gu ez aztertzeko eskubidea? Ez al dugu eskubiderik desberdinak izateko, baina inperfekziorik gabekoak garela onartuak izateko, dena batera?

____________________________

Macionis, J. & Plummer, K. (2011). Sociología. 4. arg. Pearson. 

Itzulpena: Juan Karlos Lopez-Mugartza.

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI