PSIKOGENESIA
Juankar LOPEZ-MUGARTZA Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2024) Psikogenesiaren ikuspegia psikologia konstruktibistaren eta neokonstruktibistaren testuinguruan kokatzen da, konduktismoaren kritika eginez (haurrak ez dira estimulu zehatz batzuei erantzuna ematen dieten ikasle pasiboak, baizik eta etengabe hipotesi kognitiboak egiten ari diren eta jakinminez aritzen diren ikasle aktiboak). Piageten eta Karmiloff-Smithen teorietan oinarrituta, Emilia Ferrerirok Psikogenesiaren teoria defendatu du. Psikogenesiaren teoria honek azaltzen du haurrek nola eraikitzen dituzten beren ezagutza-sistemak mundua eta hizkuntza ulertzeko. Haurrek objektuekin esperimentatzen dute, haien propietateak ulertzen eta hipotesiak egiaztatzen edo baztertzen saiatuz. Prozesu horretan, interpretazio-sistemak edo “haur teoriak” garatzen dituzte, eta horien bidez zentzua ematen diote jasotzen duten informazioari. Interpretazio-sistema hauek baliagarriak dira bai natura ulertzeko, bai idazketa-sistemen funtzionamend...