Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2022

RICARDO CIERBIDE (CIÉRVIDE, 1936-2018) BIBLIOGRAFIA

Irudia
  Ricardo Cierbide Martinena (Ricardo Ciérvide, Ricardo Zierbide) Tafallan jaio zen, 1936ko martxoaren 4an, gerra hasi baino hilabete gutxi batzuk lehenago. Gramatika Historikoan eta Dialektologian Katedraduna, filologoa, etnografoa, eta hizkuntzaren eta Erdi Aroko Nafarroaren historialaria. Oso gazte zelarik (haur bat, 12 urtekoa) Eskolapioek Oreindainen duten eskolan sartu zen apaiz ikasketak egiteko asmoz. Handik Iratxeko Monasteriora pasa zen junioratoa egitera, eta hemendik Albelda de Ireguako eskolara teologadoa egitera. Baina, bere izaera menderakaitza ez zetorren bat elizaren diziplina estuarekin eta 1957an utzi zituen betiko bere eliza-ikasketak. Esperientzia horrek berretu zuen bere engaiamendua jokabide zientifikoarekin eta independentzia pertsonalarekin, zeina obedientzia itsuaren eta autoritate-printzipioaren aurretik jarri baitzuen beti. 2018ko urtarrilaren 6an, Gasteizen, joan zitzaigun. BIBLIOGRAFIA (1970). Romance navarro antiguo (siglos X al XV: estudio realizado ...