Ene laztan gozo ederra... (Ca. 1515)
Azken egun hauetan bazterrak inarrosi dituen berria da: XVI. mendeko olerki bat aurkitu dela Oñatiko Artxiboan. Testua Rosa Aierbe doktoreak aurkitu zuen eta berehalaxe Ramon Martin Artxiboko zuzendaria jakinaren gainean jarri zuen. Honek Iago Irijoa historialariaren eta Ander Ros filologoaren laguntzarekin agiria aztertu zuen eta ikerketa taldeak euskara arkaikoan idatzita zegoela ikusi zuen. Ikerlariek arazo handiak izan zituzten testua bera irakurri ahal izateko, euskaraz idatzitakoa erdaraz idatzitako agiri baten marginetan aurkitzen delako. Zenbaitetan euskal testua erdal testuaren gainean gainjartzen da eta agiria irakurtzeko argazki hiperespektrala egiteko beharra izan dute bi testuen tinta bereizteko bata bestearengandik zailtasun agerikoak baitaude. Jatorrizko agirian argi eta garbi ikus daitezke agiriak dituen zailtasunak marginetan idatzita duena irakurri ahal izateko (ik. AHPG-GPAH 2/0801,D50r , in Martin Suquia, 2020). Oinatiko Artxiboaren orrian argitaratu da Rosek, ...