Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2015

HIRU ERREGEEN MAHAIA - LA MESA DE LOS TRES REYES, itzulpen okerra ote?

Irudia
* Era Tabla d’eths Tros Rouyes Lexikologiaren garrantzia aipatu izan da behin baino gehiagotan gure klaseetan. Onomastikaren garrantzia ere bai. Itzulpenarena, zer esanik ez. Itzulpen okerrak eta herri etimologia hizkuntza interferentzia askoren oinarrian daude. Elebitasun sozialaren egoeretan maiz gertatzen denez, hizkuntza bateko hiztunak ulertzen ez duenak zentzu berriak har ditzake beste komunitate batek bere egin eta esanahi berriak ematen dizkionean. Jatorrizko hizkuntzan "A" esan nahi zuena, "B" izatera pasa daiteke bigarren hizkuntzan aldaketa txiki batzuk egin ondoren edo akats batengatik. Izan ere, gaur egun "Hartz Handia" eta "Hartz Txikiak" bezala ezagutzen ditugun konstelazioak, herri etimologiak eragindako itzulpen oker baten ondorioz sortu dira. Ez diozue inoiz ere zeuen buruei galdetu ea nola arraio ikus daitekeen hor "hartz" bat? Gurdi bat bai, burruntzali bat ere bai. Hau da, kirten edo ardatz antzeko bat ateratzen d...