PRAGAKO ZIRKULUA

Wikipediatik hartuta

PRAGAKO ZIRKULU LINGUISTIKOA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pragako_zirkulu_linguistikoa

Pragako zirkulu linguistikoa edo "Pragako eskola" estrukturalismoan oinarritzen den hizkuntzalaritza korrontea da. Zirkulu honen sortzaileek beraien lanak hizkuntza eta literaturaren inguruan garatu zituzten eta lengoaia osotasun bat zela aldarrikatu zuten.

Korronte honek lau etapa izan zituen: taldearen hastapenetatik 1929ko tesiak argitaratu ziren arte, 1929tik 1934ra; 1934tik 1938ra eta azkenik, 1938tik 1948ra.


1926.urtean Pragako Zirkulu Linguistikoa antolatu zen Vilem Mathesiusen zuzendaritzapean eta berak ospatutako bilera hauetan ez zuten bakarrik literatura eta hizkuntzan adituek parte hartu, baizik eta hizkuntzen azterketan ziharduenek ere hartu zuten parte. Hasiera-hasieratik ekintza linguistiko eta estetikoen inguruko ikerketen ardura hartu zuten eta Jakobson nabarmendu zen hasiera batetik askok bera sortzailetzat jotzeko muturreraino.


Aristokraziako familia batean jaio zen Troubetzkoy.  Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa ikasi zituen
Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobson hizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoa hizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.

Roman Osipovitx Jakobson: BIOGRAFIA
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03212/eu_j_0204/j0204.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Roman_Jakobson


Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako Eskola, Trubetzkoy eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak.


Yeray, Iturri, Paternain, Gastaminza eta Izai = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irak. LOPEZ-MUGARTZA, JK

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)

PSIKOGENESIA

IRULEGIKO ESKUA - MANO DE IRULEGI - MAIN D'IRULEGI - HAND OF IRULEGI