Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2010

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA Cmaps Tools COPYLEFT

Irudia
Ikastetxe eta unibertsitateetan hezkuntz materialak ari gara sortzen eten gabe. Behin baino gehiagotan material horiek ez dira argitaratzen oso behin-behinekoak direlako edo etengabeko garapenean eta aldaketan daudelako eta, gerta likete, argitaratzeko unerako jada zaharkituak gelditu zaizkigulako. Dena den, dudarik ez dago beste hainbat material didaktiko, eguneroko jardunerako sortuak, lan nekezaren ondorio direla, eta penagarria dela material horiek guztiak galtzea argitaratzeko modurik ez dagoelako edo, xinpleki, orri solte bat argitaratzeko modurik ez dagoelako. Kasu hauetarako oso ongi datorkigu Copyleft mugimenduaren laguntza. Creative Commons elkartearen laguntzaz hainbat eta hainbat material argitara daitezke era birtualean gure ikasleen esku utziz, haiek ere materiak horiek osa eta gara ditzaten. Materiala webguneetan edota blogetan eskegi daitezke eta edozeinek badu horiek erabiltzeko aukera baldin eta egilearen lana eta botatako izerdia aitortzen baditu. Izan ere, ...

HENRIKE KNÖRR SALBURUAN IKUSI DUTELA DIOTE

Irudia
HAUR ESKOLA SALBURUAN JAKINTSU APAL BATEN OMENEZ Aintza ta aintza...!! Gu guztion maisua baitzen, maisuz eta maistraz beteriko eskola batean baino hobeki non bestela? Euskal Herriko haurrek ere badute maisua ezagutzeko eskubidea. Bere izena ez zen galduko inolaz ere, baina orain nekezago bere izena harrian zizelkatua eta haurren bihotzetan maitasunez idatzia baitago.