Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2009

HENRIKE KNÖRR, LEHEN URTEMUGA

HENRIKE KNÖRR BORRÀS, IN MEMORIAM Henrike ezagutu nuenean Endrike izena zuen eta oso gaztea zen arren, betiko jakintsu itxura zuen. Eskolak ematen zituenean oso poliki hitz egiten zuen, hitzak aukeratzen eta neurtzen arituko balitz bezala. Garai hartako irakasle guztiak fama handikoak ziren, Koldo Mitxelena, Patxi Goenaga, Ibon Sarasola eta Endrike Knörr. Pozik geunden gela hartan, irakasle distiratsuak genituelako eta, gainera, horietako bat orduan ospe handiko kantaria zen Gorka Knörren anaia zelako. Guretzat plus bat zen bitxikeria hura. Egungo egunetik ikusita munta gutxiko kontua agian, garai hartan, ordea, oso garrantzi handikoa orduko giro euskaltzalean. Dena den, irakasleak estakuru gaitza zuen, galdera zailak egiten zituen: non dago Amikuze? Ustaritz Euskal Herriko zein herrialdetako hiriburua izan zen behiala? Zein mendetan argitaratu zen lehenengo euskal liburua? Nor izan zen Bernard Dechepare? Kokatuko zenuke Donibane Garazi Euskal Herriko mapa batean? Bai, be...