Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2009

ZURI BIDALITAKO MEZUTIK EZABATU NUENA

Interneten VELEIAri buruz idazten duzuna jarraitzen dut. Nik neronek ere desengainatuta nago auzi horrekin... behin txerritxo bat ikusi nuen ostraka batean marraztuta Jupiterri iraintzeko asmoz egina omen zena, eta, ez dakit, sinetsi nahi nuen arren, postmodernoegia iruditu zitzaidan... Baten bat gu adarrak jotzen saiatzen ariko balitz bezala, edo halako susmoa pasatu zitzaidan burutik, baina, etorri bezala, joan zitzaidan berehalaxe. Xabier Kintanak dioen bezala... ostraka batean "CocaCola" idatzita balego bezala... Dena den, ez duzu ezetz erranen... polita izan zen sinistu genuen artean, ezta? VELEIArekin oso zorrotz jokatu da, egia zela uste genuen eta orain denok faltsuak direla diogu... Dena den, benetan faltsuak badira auzia izan ondoren zakarrontzira bota beharko genituzke, eta ez dakit ausartuko ote garen... Zergatik? Nik uste dut, faltsuak izanik ere, badutela zerbait magikoa, erakartzen dutena, eta zakarrontzitik salbatzen dutena. LAZARRAGAren eskuizkribuekin, berri...

Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk

SUSTATU.COM #17 . Re: Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk Juankar LOPEZ-MUGARTZA ¦ 2009-05-20 ¦ 23:44 Ni, zuetariko asko bezala, sinetsi nahiko luketen horietako bat naiz. Kontua da, fede kontua bada, nik fedea galdu dudala sinesten dudan horretan.  Migel Unamunokoari gertatzen zitzaion bezala, nik neronek ere sinetsi nahi dut... baina ezin. Dena den hil baino lehen, Jangoikoaren eskuetan jarri zuen bere arima: “Sar nazazu, Aita, zure bularrean, supazter zabala, zeren eta unaturik bainator jo eta ke aritu izanaren ondorioz.” Buruak, burmuinak, gauza bat esaten dit, baina Iparragirreren bihotzak dio: "Zoaz Veleiara...!!" Niri, egia esan, ez zait gehiegi kezkatzen nork dakien gehien, gehien zekiena ezagutzeko ohorea izan bainuen. Berak baino gehiago jakin lezakeen gizonik mundu honetan ez da jaio.  Jakintsuak sinesten zuen, bihotzak hala esaten baitzion... Baina, azken batean, zientziaren krudelak ilusioak zapuztu zizkion sinesten zuena ñabartzeraino, eta...

HENRIKE KNÖRR, LEHEN URTEMUGA

HENRIKE KNÖRR BORRÀS, IN MEMORIAM Henrike ezagutu nuenean Endrike izena zuen eta oso gaztea zen arren, betiko jakintsu itxura zuen. Eskolak ematen zituenean oso poliki hitz egiten zuen, hitzak aukeratzen eta neurtzen arituko balitz bezala. Garai hartako irakasle guztiak fama handikoak ziren, Koldo Mitxelena, Patxi Goenaga, Ibon Sarasola eta Endrike Knörr. Pozik geunden gela hartan, irakasle distiratsuak genituelako eta, gainera, horietako bat orduan ospe handiko kantaria zen Gorka Knörren anaia zelako. Guretzat plus bat zen bitxikeria hura. Egungo egunetik ikusita munta gutxiko kontua agian, garai hartan, ordea, oso garrantzi handikoa orduko giro euskaltzalean. Dena den, irakasleak estakuru gaitza zuen, galdera zailak egiten zituen: non dago Amikuze? Ustaritz Euskal Herriko zein herrialdetako hiriburua izan zen behiala? Zein mendetan argitaratu zen lehenengo euskal liburua? Nor izan zen Bernard Dechepare? Kokatuko zenuke Donibane Garazi Euskal Herriko mapa batean? Bai, be...

KNÖRR: "III. MENDEA EZ LITEKE"

Henrike guregandik joan bazen ere, noizean behin bere ekimenen berri dugu. Hona hemen BERRIA egunkariak, Nafarroako Liburutegietan debekatuta izan den horrek, dakarrena: III. MENDEA EZ LITEKE Berrian argitaratutako testuan baieztapen eztabaidagarri bat irristatu da: Henrikek paleografiaz edo epigrafiaz ez zekiela. Hori esatea gehiegitxo iruditzen zait. Jakintsu bat zen eta, bera ezagututa, zail samar egiten zait hori onartzea.

HENRIKE KNORR: JAKINTSU BAT GURI BEGIRA

Irudia
VELEIARENA AMETSA IZAN ZEN ARREN EGUN HAIETAKO DISTIRA EZ DA INOIZ ERE ITZALIKO Joan baino lehen bere zalantzak adierazi bazituen ere, hona hemen 2006ko ekaina eder hartako egunen ilusioak idaztera eraman zuena Iruña-Veleia berriro guztien ahotan Henrike Knörr Euskal Herriko Unibertsitatea Euskaltzaindia (Prentsaurreko mintzaldia, Gasteizen, 2006ko ekainaren 15ean) Duela berrehun urte, Francisco Martínez Marinak, Espainiako Historia Akademiaren hiztegi ezagunean (1802), Iruña-ri buruzko sarreran, hau idatzi zuen: "Está situado dos leguas cortas al oeste de Vitoria, en una colina que domina toda su circunferencia. Fue célebre en lo antiguo el pueblo de Iruña, voz vascongada, que vale tanto como "Villabuena". Pamplona tuvo el mismo nombre hasta que los romanos se lo mudaron en Pompeyópolis, y es de creer que a ésta hayan aplicado nuestros escritores algunos pasages de la historia que pertenecen a Iruña de Alava." Eta gero hau dio: "Sin embargo de haber sido un pu...

KNÖRR: "III. MENDEA EZ LITEKE"

Henrike guregandik joan bazen ere, noizean behin bere ekimenen berri dugu. Hona hemen BERRIA egunkariak, Nafarroako Liburutegietan debekatuta izan den horrek, dakarrena: III. MENDEA EZ LITEKE Berrian argitaratutako testuan Henrikek paleografiaz edo epigrafiaz ez zekiela esaten da. Gehiegitxo iruditzen zait. Jakintsu bat zen eta jakintsua ezagutu genuenontzat zail samar egiten zaigu hori onartzea.