ORREAGA... NEURE BURUA MARROAN IKUSI ETA
I.- Gauberdiya da. Karlomano Erregia Auriz-perrin dó bere soldaubakin. Ez da ager ez idargirik eta ez izarrik zeru illunian; irruti ikusten dia su aundiyak mendiyan; Franzesak kantaitan ai dia erriyan; Altabizkargo inguruban sentitzen dia otsuan izugarrizko garrasiyak, eta Euskaldunak chorrochten tubei bitartian bebein dardo ta aizkorak Ibañetako aritz eta arritan II.- Larritasunakin do Karlomano eta ezin loak artueu oyan onduan bere mutiko chiki bat leitzen ai da amoriyozko historiya bat; irutiso Erroldan indartsubak garbitzen ai da Durandarte ezpata famatuba; bitartian Turpin arzobispo onak erezaten ai da Jainkuan Ama santubai. III.- Nere mutiko, –esaten deu Karlomanok;–zer ots da gaubeko isiltasuna austen den oi?–Jauna,–eantzuten deu pajiak; Iratiko, itsasua baindo aundiyoko basoko arbolain ostuak dia, aiziak moitzentubenak.–Ah! gazte maitia, eriyotzian otsan antza deka, eta nere biyotza ikaatzen da. IV.- Gauba arras iluna dó. Ezta ager zeruban ez idargik eta ez izarrik; irrutia iku...