HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZATIK UNIBERTSITATERAINO 2002. URTEKO NAFARROAN

LOPEZ-MUGARTZA, J. K. (2002). Euskal Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan [Haur eta Lehen Hezkuntzatik Unibertsitateraino 2002. urteko Nafarroan]. In Euskal Unibertsitatea 2021: egiten ari garen euskarazko unibertsitatea . EIRE & UEU. A ETA D EREDUETATIK UNIBERTSITATERAINO Nafarroako gizartea euskara aukeratzen ari da etengabe. Unibertsitateak ez luke errealitate honen aurrean ezikusiarena egin beharko. Nafarroako hezkuntza-sistema ez-unibertsitarioan euskaraz eskolatzen diren haurren eta gazteen matrikulazioa gora doa etengabe; aldiz, Unibertsitatean, euskarazko eskaintzari trabak jartzen zaizkionez, behera. Finean, Irakasletza ikasketaz gainera, NUPen ikasi nahi bada, ikasle euskaldunak erdaraz ikastera behartuta daude. Horixe da aldatu behar den norabide txarra. Amarrua egiten digute unibertsitatearen ateetan bertan, ongi baitakite euskarari bideak irekitzekotan, be...