Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2023

BEGO ZESTAU idazlearen "Emakume dantza" (Hatsaren Poesia, 2003) [JON KORTAZAR irakaslearen kritika]

Irudia
  Sabeleko dantza  /  Bego Zestau  / Hatsa, 2003 Emakume dantza  Jon Kortazar  /  El País , 2003-05-19 Bego Zestau poeta berria dugu. Eta  Sabeleko dantza  bere lehen poema liburua, bere lehen liburua, omen da. Hatsa elkarteak argitaratu du Senperen. Juan Karlos Mugertza bere irakaslea izan zenak, eta poeta izan ere omen denak, hitzaurrean dioenez, “Maitasuna, xangrina, desira arinak eta sakonak” osatuz omen da bere poesia zuzena. Zer dakar berezirik Zestauk? Ez dakit erantzuten. Liburu berri bat, eta ez da gutxi. Batez ere paralelotasunaren poesia bat ekarri duela, hitz jolasean arintzen den poesia moldea: “Presentzia betiratua / Irudi barneratua / Besarkadaldi liluratua / Muxualdi disfrutatua / Topaketa mirestua”. Nitasunaren poesia zuzena da  Sabeleko dantza  honek adierazten duena, noizbait nerabea, eta agerikoa, nitasunak jartzen dizkio mugak eta erromantizismo urrun batek tonua. Besterik ez dagoenean ongi da. Baina moldeok ask...