Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2021

EUSKARAREN MUGAK ANTZINAKO EUSKAL HERRIAN

Irudia
Ekainaren 15 eta 16an Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaro bat egiteko asmoa du antzinako Euskal Herrian euskarak zuen lekuari buruz. Atsegin handiz onartu dut bertan parte hartzeko egin didaten gonbidapena eta, hori dela eta, ekainaren 15ean gai honen inguruan ariko naiz: "Euskara Pirinioetako hegoaldeko isurialdean: Anso ibarretik Andorrara".   Gonbidatzen zaituzte bidai hau elkarrekin egitera. Ilusio handiz ari naiz hitzaldia prestatzen eta espero dut zuen interesekoa izatea. Saiatuko naiz behintzat.   Ondoko lerroetan ikastaroaren programa eta informazio osagarria EHUko Udako Ikastaroen webgunetik hartua. Matrikula egitera animatzen zaituztet. Hori bai, erdaraz izango da eta, nahi izanez gero, era telematikoan parte hartzeko aukera ere badago; beraz, etxetik eta Bilbora mugitzeko beharrik gabe.    Hona hemen, agindutakoa:   Euskararen mugak antzinako Euskal Herrian    Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzek...