Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2011

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

Otsailean gauden arren kurtso berria hasi da unibertsitatean lauhilabeteka aritzen garelako (orain, Boloniak eraginda, seihilabeteka ari garela diote, urte osoan zehar lanean gabiltzala adierazteko edo). Kurtso hasiera honetarako, ondoko gaiak jorratuko ditugu: 1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera. Hizkuntzaren eta literaturaren irakaspenerako metodoak. Oinarrizko kontzeptuak: linguistika, psikolinguistika eta soziolinguistika (hizkuntza eta gizartea, hizkuntz aniztasuna, elebitasuna, diglosia). 2. Komunikazio gaitasuna. Testua eta testuingurua. Literatur gaitasuna. 3. Hizkuntzak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Hizkuntz eta kultura anitzetako hezkuntza. Estatuko egoera. Nafarroako hizkuntza ofizialak: gaztelania eta euskara.  4. Hizkuntzaren eta Literaturaren Lehen Hezkuntzako nafar kurrikulumari sarrera. Hezkuntza elebiduna eta eleanitza Nafarroan. Hizkuntzaren Trataera Integratua Nafarroan indarrean dagoen egungo Curriculumean. Oinarrizko Gaitasunak...