ZURI BIDALITAKO MEZUTIK EZABATU NUENA
Interneten VELEIAri buruz idazten duzuna jarraitzen dut. Nik neronek ere desengainatuta nago auzi horrekin... behin txerritxo bat ikusi nuen ostraka batean marraztuta Jupiterri iraintzeko asmoz egina omen zena, eta, ez dakit, sinetsi nahi nuen arren, postmodernoegia iruditu zitzaidan... Baten bat gu adarrak jotzen saiatzen ariko balitz bezala, edo halako susmoa pasatu zitzaidan burutik, baina, etorri bezala, joan zitzaidan berehalaxe. Xabier Kintanak dioen bezala... ostraka batean "CocaCola" idatzita balego bezala... Dena den, ez duzu ezetz erranen... polita izan zen sinistu genuen artean, ezta? VELEIArekin oso zorrotz jokatu da, egia zela uste genuen eta orain denok faltsuak direla diogu... Dena den, benetan faltsuak badira auzia izan ondoren zakarrontzira bota beharko genituzke, eta ez dakit ausartuko ote garen... Zergatik? Nik uste dut, faltsuak izanik ere, badutela zerbait magikoa, erakartzen dutena, eta zakarrontzitik salbatzen dutena. LAZARRAGAren eskuizkribuekin, berri...