Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2009

Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk

SUSTATU.COM #17 . Re: Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk Juankar LOPEZ-MUGARTZA ¦ 2009-05-20 ¦ 23:44 Ni, zuetariko asko bezala, sinetsi nahiko luketen horietako bat naiz. Kontua da, fede kontua bada, nik fedea galdu dudala sinesten dudan horretan.  Migel Unamunokoari gertatzen zitzaion bezala, nik neronek ere sinetsi nahi dut... baina ezin. Dena den hil baino lehen, Jangoikoaren eskuetan jarri zuen bere arima: “Sar nazazu, Aita, zure bularrean, supazter zabala, zeren eta unaturik bainator jo eta ke aritu izanaren ondorioz.” Buruak, burmuinak, gauza bat esaten dit, baina Iparragirreren bihotzak dio: "Zoaz Veleiara...!!" Niri, egia esan, ez zait gehiegi kezkatzen nork dakien gehien, gehien zekiena ezagutzeko ohorea izan bainuen. Berak baino gehiago jakin lezakeen gizonik mundu honetan ez da jaio.  Jakintsuak sinesten zuen, bihotzak hala esaten baitzion... Baina, azken batean, zientziaren krudelak ilusioak zapuztu zizkion sinesten zuena ñabartzeraino, eta...