Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2008

MARINO AYERRA

LURPETIK ATERATAKO GORPUEN OMENEZ Baina, zer nolako pentsamentuak metatzen ariko ziren fusilatzeko agindua ematen ari zen une haietan Soltxaga Komandante Jaunaren arima beti itxi bezain hotzean? Marino Ayerra Zapata beltzaren zolak zauritu zuen lur aske emankor gozo honen karmin lore gorria Gaur horma handietako hilobitik ateratzen ari garena gure zuhaitz sustraia izan dena hitzaren martiria izan zen orduko garai gupidagabe haietan Argizarizko igitaia eskuan zuela eta suzko mailu batez, ez genion aditzen baina gure ate lokartuan jotzen zuen gutaz eta gure ankerkeriaz, krudelkeriaz edota bihotz-gogortasunez mintzo ginen aldiro inoiz ere ez genezan oroimena gal eskatzen Inoiz eta inola hatzik ere mugitu ez zutenekin batera Ez da urtzen uzten ahal Inora joan nahi izan ez zutenen arimekin batera Ez da urtzen uzten ahal Ez da, ez, urtzen uzten ahal Inoiz eta inola hatzik ere mugitu ez dutenekin batera Urak eraman eta itsas hondarrean beste mila harea ale ezezagunekin batera nahastea eta gal...