Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2007

NAFARROAKO II. POESIA BILTZARRA

JOSU JIMENEZ MAIA Friday, May 25, 2007 Muga guztien gainetiko eta sasi guztien azpitiko poesia Kultura eta hizkuntzen ondarea balio handiko altxorra da, babestu eta garatu beharrekoa, eta ezinbestekoa da ahalegintzea aberastasun hori izan dadin elkar aberasteko eta elkar ulertzeko, eta ez, komunikaziorako oztopo, batzuek ulertu nahi duten gisara. Horregatik, muga fisiko guztien gainetik eta sasi uste edo uste ustel guztien azpitik bideratu dugu Aspaldiku Elkartea. Aspaldiko partez behar zena. Poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zuten. Aspaldiko kontua da, beraz, poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, entzutea, sortzea, idaztea, gozatzea. Aspaldiko partez ibiltzen ginen batzuk egitasmo horren inguruan jira-biran; iaz estreinakoz egindako Nafar Poesiaren Bestaren harira bildu ginen batzuk eta aspaldiko egitasmoa gauzatu dugu. Gure xedeak xumeak bezain ...